Itun sozio-politikoa bideratzeko konpromisoa eta oldarraldiari erantzuteko ‘Protokoloa’ aurkeztu ditu Kontseiluak
2023-11-07 13:46 Euskerea berbagai70.000 persona batu zituan manifestazinoaren balorazio positiboa egin dau Kontseiluak.
Gaur egindako prentsaurrekoan, Euskalgintzearen Kontseiluak zemendiaren 4an euskerearen bizibarritzearen kontrako sententziak salatzeko milazak persona batu zituan manifestazinoaren balorazinoa egin dau, sano positiboa izan zala nabarmenduz.
Manifestazioaren balorazinoari jagokionez, Idurre Eskisabelek ondorengoa adierazo dau: Pozik gagoz emoitzeagaz. Kontseiluaren aurreikuspenen gainetik erantzun dau jenteak. Badago ardurea euskerearen sustapenari jarritako oztopoek eragindakoakaitik eta, aldi berean, badago gogo bat euskerearen normalizazinoan aurrera egiteko.
Zapatukoak Kontseiluari ardurea erantsi deutsola azaldu dau eta indar hori guztia ahalik eta ondoen bideratzeko konpromisoa agertu dau, beti be, euskerearen normalizazinoaren alde eta adostasun sozialean sakontzearen alde.
Manifestazinoaren amaieran Idurrek nabarmendu dau itun soziopolitiko baten preminea dagoala, gaur egungo testuinguruan euskerearen normalizazinoan aurrera egingo bada ezinbestekoa dalako itun soziopolitiko barri bat eregitea, etorkizuneko erronkei heltzeko. Oldarraldirik ezean be beharrezkoa litzatekeen lez.
Bestalde, hiru interpelazino eginez jarraitu dau Eskisabelek. Lehenik eta behin, botere judizialari: Uste dogu botere judizialaren eremuan hizkuntza eskubideen gaineko gogoeta eta lanketa bat egin beharko litzatekeela. Jarraian, erakunde publikoak aitatu ditu: Uste dogu erakunde publikoek arlo bitan egin leikiela ekarpen handia: Batetik, normalizazinoaren kontrako epaiak datozenean auzibideak azken bururaino eroaten, hau da, helegite bide guztia aurrera eroanez. Bestetik, oldarraldiari kasurik egin barik, euskerearen normalizazinoak behar dituan arau eta legeak martxan jarten, automurrizketarik barik, ausart jokatuz. Eta, jakina, alderdi politikoei politika publiko ausart horreen berme izan daitezan eta judizializetan jarraitzea eragozteko. Eta azkenik, eragile sozialei eta herritarrei: Euskerearen normalizazinoak danok behar gaitu. Zemendiaren 4ko manifestazinoagaz ez da ezer amaitu. Bide luze baten hasieran gagoz.
Esangura horretan, Kontseiluak azken hilabeteetan euskalgintzako eta hainbat sektoretako eragileekin batera tresna bat garatu duela azaldu du, oldarraldiari tokian toki eta batasunetik erantzuteko tresna edonorren eskura jartzeko asmoz.
Sententzien aurrean, askotarikoen arteko alkarlana
Manex Mantxola Konseiluko koordinatzaileak aurkeztu dau Oldarraldiaren aurrean hizkuntza eskubideak babesteko Protokoloa izeneko dokumentua. Gogorarazo dau Giza Eskubideen Deklarazino Unibersalak bere 2. artikuluan zehazten dauela inor ezin dala diskriminatua izan bere hizkuntzearengaitik, baina oraindino euskal hiztunen eskubideak ez dagozala guztiz bermatuta eguneroko arlo askotan.
Horrexegaitik, Protokoloa euskerearen normalizazino prozesuan atzerapausuak egitera behartzen gaituan oldarraldi judizialari erantzun sendoa emoteko asmoz garatutako tresnea dala azaldu dau, hizkuntza-eskubideen kontrako erasoen aurrean atondu eta saretzeko balioko dauena, euskalgintzearen eta hizkuntza-eskubideen defensan sinestuten daben askotariko eragileen arteko hartu-emonak eta alkarlana hauspotuz.
Protokoloaren funzionamenduan sartuta, argitu dau kasu bietan aktibau ahal izango dala: arau, kontratazino edo deialdi bati hizkuntzea-eskubideen loturiko helegitea jarten jagokenean, kasuari jarraipena egiteko; eta hizkuntzea-eskubideen edo euskerearen normalizazinoaren-aurkako sententzia baten barri jasotakoan, erantzuna prestatzeko. Kontseiluak jasoko dau kasuaren barri, eta eragileakaz batera hurrengo urratsak aztertuko ditu.
Sententzien kasuan, eragin eremuaren arabera erantzun mota bi aurreikusi ditu Protokoloak: Udal edo tokiko kasuak eta foru erakunde edo administrazino orokorragoetakoak. Lehenengoetan, tokiko euskalgintzeak eta eragileek izango dabe erantzunaren protagonismoa eta sustatuko da eurek egitea hartu-emonak alderdi eta sindikatuakaz. Alde batetik, bertako euskalgintzea udal mailako alderdiakaz kontaktuan jarriko da, salaketa bateraturako oinarririk badagoan ala ez ikusteko. Erasoa salatzeko prest dagozan eragile sozial eta politikoen artean emon beharreko erantzuna adostuko da, hau da, adierazpen bat (bateratua nahiz bakotxak berea), prentsaurrekoa, alkarretaratzea edo bestelako ekimenak.
Bigarren kasuan, foru erakunde edo administrazino orokorragoetan, sindikatuakaz batera erantzun bat adosteko saiakerea egingo litzateke.
Kasu bietan, Kontseiluaren ardurea izango da euskalgintzeagaz, alderdi politikoakaz eta sindikatuakaz hartu-emonetan jartea eta beharrezkoa dan kasuetan, euskarri eta baliabideak eskaintzea.
Azkenik, argitu dau Protokoloa ez dala dokumentu zarratua, erantzun eta esperientziak metatu ahala, eragileen ekarpenak jasoz, protokoloa aberasten eta egokitzen joatea dauela helburu.
Eskuragarri dago www.kontseilua.eus/protokoloa atarian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!