'Ostera 2023, Plazara' ekimenaren programazinoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2023-11-07 12:55   Euskerea berbagai

Bizkaiko 3 herritan egingo dau geldialdia: Gorlizen, Urdulizen eta Etxebarrin hain zuzen be.

Euskeraz sortutako eskaintza kulturala bultzatu eta zabaltzea izan dau helburu Udagoieneko Osterak bere sorreratik. Urte guztiotan, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, danetariko proposamen kulturalak zabaldu ditu Bizkai osoko herrietan zehar, izan be, hori da Udagoieneko Osteraren ezaugarri nagusia: eskaintza kulturala bere ohiko esparruetatik atara eta herriz herri euskerea sustatzea.

Aurton, 24. edizinoa betetzen dau eta barrikuntzaz betea eta indarberritua dator emonkizuna. Hasteko, izena bera moldau dabe: Udagoieneko Ostera, Ostera izango da aurrerantzean.

Izen aldaketea ezta izango barrikuntza bakarra, planteamendua be errotik aldatu baita aurtongo edizinoan: Osterak, 2023an, diziplina anitzeko kultur-proposamena karpa erraldoi baten bitartez eroango dau herrietako bihotzera, Plazara!, zuzen-zuzenean eta doban. 3 emonaldi izango dira kultur-saio ibiltari horretan, 3 asteburuz segidan, sesino bitan, zapatu arratsaldean eta domeka eguerdian herri bakotxean hain zuzen be.

Zapatu arratsaldeko emonaldiak, musikea eta ikuskizun-perfomanceak ardatz hartuta, hartzaile-gazteei zuzenduta dagoz. Domeka eguerdikoak barriz, ikusle zabalago bati zuzenduak dagoz.

'Nola, non, zer' asteburu bat, emonaldi 2

Ostera 2023: Plazara! Kultur-saio ibiltariak emonaldi 2 izango ditu eta Bizkaiako 3 herritan egingo dau aurton geldialdia: Gorlizen, Urdulizen eta Etxebarrin. Zapatu arratsaldeko emonaldia 19:00tan hasiko da eta Ines Azpiazu DJ-a, Garazi Abraldes eskutik Pole Dance ikuskizuna eta irudi proiekzinoa eskainiko dabe.

Domekako emonaldiak eguerdian programau dira, 12:00etan. Danetariko ikusleak erakartzeko asmoz, txiki eta helduentzat ZoZongo taldeak espresuki diseinautako Kolpez blai kale animazinoak edegiko dau bigarren eguneko egitaraua.

Informazino guztia hemen.

- Gorliz (Ibarreta Plaza).

  •     Zemendiak 18, 19:00 - 19:45: DJ-a eta irudi proiekzinoa + Pole Dance karpa erdian.
  •     Zemendiak 18, 20:00 - 21:15: Olaia Inziarte.
  •     Zemendiak 19, 11:30 - 12:30: Kale animazinoa.
  •     Zemendiak 19, 12:30 - 13:45: Afrika Bibang.

- Urduliz (Antsonekoa Plaza).

  •     Zemendiak 25, 19:00 - 19:45: DJ-a eta irudi proiekzinoa + Pole Dance karpa erdian.
  •     Zemendiak 25, 20:00 - 21:00: Xsakara.
  •     Zemendiak 26, 12:00 - 13:00: Kale animazinoa.
  •     Zemendiak 26, 13:00 - 14:30: Sonakay.

- Etxebarri (Karpa).

  •     Abenduak 2, 19:00 - 19:45: DJ-a eta irudi proiekzinoa + Pole Dance karpa erdian.
  •     Abenduak 2, 20:00 - 21:00: Kai Nakai.
  •     Abenduak 3, 12:00 - 13:00: Kale animazinoa.
  •     Abenduak 3, 13:00 - 14:30: Aez da Kasualitatea (Bertso saioa musikatua).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu