Berbalaguna, argazkigintza-tailerrak, bisita gidatuak eta berbaldiak

Bizkaie! 2023-11-07 10:35   Euskerea berbagai

Darabilbo euskerazko dobako aisialdi-programearen eskaintzea osotzea da asmoa.

Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegien Sareak atonduta, aisialdian euskerearen erabilerea sustatzeko eta hobetzeko helburua dauka. Parte hartzeko baldintza bakarra Darabilboren webgunean izena emotea edo 607 530 132 zenbakira deitzea da (telefono zenbaki horretan ideak jasoko dira).

Euskerazko aisialdirako udal-programeak, Darabilbo, proposamenez beterik helduko deutso zemendiari. Denpora librean euskerearen erabiltea sustatzea da asmoa. Euskera mailea hobetu nahi dabenentzat edo besterik barik euskeraz dibertidu nahi dabenentzat da. Jarduera honeek eskaintzen ditu:

- Eguena, zemendiak 9, 19:00. Bilboko Berbalaguna hasteko ekitaldia Xaken.

- Eguena, zemendiaren 16, 09:30. Tupper Sex Zorrotzako AEKn.

- Astelehena, zemendiak 20, 18:00. BBKateak Arte Ederren Museoan.

- Eguaztena, zemendiak 22, 17:00. Txokolatearen mundua, Mikel Ugarrizagaz, Indautxuko AEKn.

- Barikua, zemendiak 24, 10:30. BBKateak Arte Ederren Museoan.

- Astelehena, zemendiak 27, 15:30. Argazkigintza-tailerra Asier Arroitarekin Botikazar Institutuan.

- Martitzena, zemendiak 28, 15:30. Argazkigintza-tailerra Asier Arroitagaz Botikazar Institutuan.

- Eguaztenean, zemendiak 29, 19:00. Zifrak eta zenbakiak berbaldia. Hizlaria: José Ramón Etxebarriagaz Santutxuko Udaltegian.

Eskaintza osoa eta informazino gehiago darabilbo.eus webgunean.

Darabilbo

Darabilbok 2013an ekin eutson bere ibilbideari, askotariko jardueren programa batean oinarrituta, urteko hilebete guztietan (garagarrilean eta abuztuan izan ez) eta uriko barruti guztietan taldean egiten diranak. Parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilboren webgunean izena emotea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu