'Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko' liburuxkea argitaratu dabe

Bizkaie! 2023-11-07 10:00   Kulturea

Euskal Herriko adituen arteko lanketearen emoitzea da.

Gazteek jasangarritasuna ikasgelan lantzeko, Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko liburuxkea kaleratu dau Elhuyarrek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntzinoagaz. Liburuxka horrek proiektu ugari eta hausnarketea eskaintzen deutsee irakasleei.

Hezkuntza-komunidadea inspiretako eta laguntzeko baliabideak eskaini nahi ditu, izan be, gaur egungo gazteek ezinbestean inplikau beharko dira ingurumen-larrialdiari aurre egiteko. Horregaitik, interesgarria da ikasgelan gazteakaz jasangarritasunari eta klima-larrialdiari buruzko hausnarketak eta ekintzak sustatzea, beti be bardintasuna, inklusibidadea eta eraldaketa soziala kontuan hartuz.

Elhuyarren 2022-2023 Gluoien mahaia, gazteak etorkizunerako inspiratzeko proiektuaren emoitzea da liburuxkea. Proiektu horren barruan, adituen arteko topaketak atondu dira, jasangarritasunaz, ingurumen-larrialdiaz eta hezkuntzaz eztabaidatzeko, eta, aurrerago, topaketa horreetan egindako hausnarketa eta lanketen ondorioz sortutako edukiak batuz egin da liburuxkea; azalpen-testuak eta Pernan Goñiren ilustrazinoak ditu, eta atal nagusi bi batzen dira: Lehenengo atalean, jasangarritasuna eta ingurumen-larrialdia gelan lantzeko 20 ideia aurkezten dira; Bigarren atalean, barriz, ikertzaileek proponidutako 20 proiektu inspiragarri dagoz, jasangarritasuna lantzeko. Proiektuen bidez, ikasleek galderak erantzun behar ditue, esaterako: Auto jakin batean 100 km egiteko behar dan energiagaz, zenbat ogi egin daitekez?; nundik galtzen dau energia geure ikastoleak?; jasangarria da geure erropea?; edo, zer plastiko-motak kutsatzen ditue hondartzak?.

Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiretako liburuxkea deskargatzeko moduan dago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu