'Sagutxo Kaskarinak' taldea, lehen kanporaketako irabazlea
2023-11-07 08:08 BertsolaritzeaMarkina-Xemeingo Plazabarripeko kultur aretoan jokatu da kanporaketea.
Gazteen XXXI. BBK Sariketearen lehenengo kanporaketea Markina-Xemeinen jokatu da. Santa Eufemiko Zelaixen eta Sagutxo Kaskarinak taldeek hartu dabe parte saioan. Sagutxo kaskarinak taldeak egin dau aurrera, eta Getxoko finalaurrekoan kantauko dau, zemendiaren 20an. Publikoan, Bekobenta eta Berakruz ikastetxeetako ikasleak egon dira.
Honako honeek izan dira bertsolariak:
- Santa Eufemiko Zelaixen: Eider Fernandez Aranburu, Ariane Sololuze Salaberria eta Iraia Lauzirika Ugarte
- Sagutxo Kaskarinak: Amaia Gallastegi Urigoitia, Maddi Aurtenetxe Bustinxa eta Naroa Iturriotz Lauzirika.
Saioko aurkezlea Peru Vidal Gurrutxaga izan da eta epaimahaikideak Ander Elortegi Garatea, Etxahun Lekue Etxebarria eta Koldo Gezuraga Seijido izan dira. Idazkari lanetan, Maria Ortega Zubiate egon da.
BBK Sariketako hurrengo kanporaketea eguaztenean jokatuko da, Bermeoko Eleizalde ikastolan 11:30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!