Eskaera guztiei aurre egiteko, Lesakako aforoa haunditu eta sarrerak barriro salgai dagoz

Bizkaie! 2023-11-06 12:18   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsolari Txapelketako 3. eta azken finalaurrekoa Lesakako pelotalekuan jokatuko da.

Pasa dan martitzenean agortu ziran zemendiaren 19an Lesakan jokatzekoa dan Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekorako sarrera guztiak. Ordutik, sarrera eskari handia jaso dau txapelketako antolakuntzeak eta egoera aztertuta, saioa aretoz aldatzea erabagi dabe Nafarroako Bertsozale Alkarteak eta Lesakako Udalak, Harriondoa Kultur Etxetik herriko pelotalekura. Modu horretan, aforoa handitu da eta barriro da martxan sarrera salmentea (www.bertsosarrerak.eus).

Joanes Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Eki Mateorena Zozaia, Mikel Lasarte Cia eta Beñat Astiz Isasi ariko dira kantuan Lesakako finalaurrekoan, Alaitz Rekondo Ferrero gai-jartzaile dala. Egun horretan bertan jakingo da abenduaren 2an Iruñeko finalean kantauko daben zortzi bertsolarien zerrendea; hiru finalaurrekoetako irabazleak eta sailkapenaren araberako lehen bostak izango dira finalistak hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu