'Ez dogu zor ezer' kantua eta bideoa dakarz Haize-arrosa taldeak

Bizkaie! 2023-11-06 10:37   Musikea

Kantuaren berbak Onintza Enbeitarenak dira.

Haize-arrosa taldearen (Berriz, Bizkaia, 2022) single barriak elektro-triki-pop erritmoa dau eta Doctor Deseo taldeko Francis Diezek ahotsa sartu dau. Ez dogu zor ezer abestiak gizarteak edertasunaren inguruan sortu dituan kanonak kritiketea dau helburu, gorputz normatiboetatik harago bizitza zoragarriak dagozalako eta hori aldarrikatzea eta jagotea bizitza bera defendidutea da.

Abestiaren berbak Onintza Enbeitak idatzi ditu baina Francis Diez, Itziar Ituño, Juanjo Otero, Marina Ostolaza eta Uxue Santa Eufemiak bekolaborau dabe berriztarrakaz.

Diskoaren grabazinoa Aitor Ariñok egin dau.

Bideoa Maria Redondok zuzendu dau eta, beraz, lan ikaragarriaz gozetako aukerea izango dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu