Hazparke eta Muttikoak jokatuko dabe Taldekako Xilabaren finala

Bizkaie! 2023-11-06 08:15   Bertsolaritzea

Zemendiaren 18an izango da Aiherrako Denen Etxean.

2024ko Taldekako Xilabako bigarren finalerdia jokatu da Azkaineko Kiroletan eta Muttikoak taldeak irabazi deutso Lizaieta taldeari eta finalera pasauko dira. Muttikoak taldeko kideak Irati Alcantarilla, Haize eta Ibai Lekuona eta Miren Artetxe dira eta Lizaietan barriz, Etxahun Azkarraga, Ellande Alfaro, Haira eta Karlos Aizpurua.

Finala zemendiaren 18an izango da Aiherrako Denen Etxean, arratsaldeko 17:00etan (Bertso bazkaria izango da, 12:30etan). Hazparke taldekoek, Nahia Sasco, Ortzi eta Irantzu Idoate, Muttikoak taldearen aurka jokatuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu