Saioa Alkaizak irabazi dau Altsasuko saioa eta finalerako sailkatu da

Bizkaie! 2023-11-06 07:53   Bertsolaritzea

Abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango dan finalerako sailkatu da egungo txapelduna. 

Saioa Alkaiza. Erretratugilea: Josu Santesteban/NBE | Ikusi handiago | Argazki originala



Altsasuko Iortia Kulturgunean jokatu da aurtengo txapelketako lehen finalaurrekoa, 250 lagunen aurrean. Sei bertsolarik kantau dabe zozketeak erabagitako ordenean: Patxi Castillo Graciarena, Sarai Robles Vitas, Eneko Fernandez Maritxalar, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Saioa Alkaiza Guallar eta Saats Karasatorre Martinez. Zigor Gartzia Zian ibili da gai-jartzaile lanetan eta epaile, barriz, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena. Nafarroako Bertsozale Alkarteak atondu dau saioa, Altsasuko Udalagaz alkarlanean.

Saioko ariketa puntuagarri guztiak eginda, Saioa Alkaizak eskuratu dau puntu gehien (506,5) eta horrenbestez, saioa irabazi eta abenduaren 2an Iruñean jokatuko dan finalerako sailkatu da. Haren atzetik gelditu dira Saats Karasatorre (470,5) Sarai Robles (468,5), Eneko Fernandez (465), Ekhiñe Zapiain (464) eta Patxi Castillo (445,5). Hau izan da beraz saioak irtxi dauen sailkapena:

1. Saioa Alkaiza Guallar (506'5)

2. Saats Karasatorre Martinez (470'5)

3. Sarai Robles Vitas (468'5).

4. Eneko Fernandez Maritxalar (465).

5. Ekhiñe Zapiain Arlegi (464).

6. Patxi Castillo Graciarena (445'5).

Satorren zapatuan, zermendiaren 11n, jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Agoitzen. Hirugarrena eta azkena, ostera, zemendiaren 19an izango da, Lesakan. Bietarako zein finalerako sarrerak salgai dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu