Nøgen taldeak ‘Åben Cirkel’ disko barria dakar
2023-11-03 11:08 MusikeaAne Negueruela abeslaria buelteteak salto kualitatiboa eskaini deutso taldeari.
Taldearen disko arrakastatsu bien ondoren, Nøgen talde donostiarra errepidera bueltau da Åben Cirkel hirugarren diskoa aurkeztera. Lan barriagaz mugak hausi eta orain artean ezezagun zituan latitude barrietara heltzea dau helburu taldeak eta horretarako Ane Negueruela abeslariaren ahots hunkigarri eta boteretsua zein gainerako taldekideen bultzada eta bizitasuna erabiliko ditue.
Nacho Mur (La M.O.D.A., Luis Fercán, Valeria Castro), JEWLN (Hofe, IZARO, Merina Gris), Eliot James (Two Door Cinema Club, Bloc Party, Noah and the Whale), Jordi Mora (Cala Vento, Quique Gonzalez, Lory Meyers) edota Brais Ruibal (St Woods, Alice Wonder, Xoel López) izen handien produkzinoa ezin ahaztu; donostiarrek euren melodia ezagunak elementu barriakaz buztartuko ditue, entzuleak soinu bidaia barri batean sartzeko; horren adibide dira, besteak beste, David Ruiz La M.O.D.A.-ko abeslariaren laguntzeagaz egindako Abendua abesti gozoa zein Guztia edo ezer ez lako kantu itsaskorra.
Bigarren diskoko geldialdiaren ondoren, Ane Negueruela abeslaria buelteteak salto kualitatiboa eskaini deutso taldeari. Abeslariaren eretxiz, erronkarik handienetako bat ahotsa abestiaren beharren arabera moldatzea izan da, hau da, abestiak eskatzen deuskunera egokitzea, eta ez alderantziz. Uste dot etapa barri honek ate batzuk zarratzen eta beste batzuk edegiten lagunduko deuskula.
Åben Cirkel aurkezteko kontzertuak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!