Itzek, Ganibet, Zilibito Records eta Enbata Lorade dira 2023ko Maketa Lehiaketako finalistak
2023-11-03 10:05 MusikeaZemendiaren 16an zuzenean joko dabe Bilboko BBK Aretoan.
Itzek, Ganibet, Zilibito Records eta Enbata Lorade taldeak dira 2023ko Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak. Publikoak aukeratu eban lehen finalistea (Enbata Lorade taldea); eta Julen Idigoras, Lorea Argarate eta Josune Arakistainek osotutako epaimahaiak beste hiru taldeak hautatu ditu, aurten jasotako 200 maketatik gora entzun ostean.
Zemendiaren 16an izango da final handia, Bilboko BBK Aretoan. Egun horretan ikusiko ditugu lau finalistak oholtza gainean. 5000 euro eskuratzeaz gan, 2024ko Bilbao BBK Liven joteko aukerea izango dau talde irabazleak. Enbata Loradek eroango dauen GAZ Sariaz gan (2500 euro), finalistetako batek Oso Polita diskoetxeagaz lau abestiko EP bat grabetako aukerea izango dau, Harrobia Sariari esker.
Mungiarrak dira Nekane Otazua, June Aresti eta Antton Elorriaga, Itzek taldeko hiru kideak eta abesti bakarra publikau dabe: Nartziso.
Ganibet bikotea, barriz, Altsasutik dator, bertakoak baitira Ekain eta Amaiur; elektronikea lantzen dabe.
Zilibito Records sei lagunek osotutako kolektibo oiartzuarra da eta trapa, pop-punka, bachata, hyperpopa eta beste hainbat estilo buztartzen ditue. Bagilean publikau eben Hastapenak lehen diskoa.
Azkenik, Enbata Lorade Bakioko bandea izan da aurtengo Maketa Lehiaketearen botazino faseko irabazlea, botoen % 23 eskuratuta. Marea; Zuzen; eta Egurre maketak aurkeztu ditue.
Gaztea Maketa lehiaketearen aurtengo babesleak Gazteen emantzipazinorako Eusko Jaurlaritzako GAZ zerbitzua eta Laboral Kutxaren gazte-txartela dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!