Badakigu 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketarako 18kotea zein izango dan

Bizkaie! 2023-11-03 07:55   Bertsolaritzea

Izar Mendiguren Cosgaya be 18koan sartu da.

2024ko urtarrilean hasiko dan Arabako bertsolari Txapelketan kantatuko daben 18 bertsolariak erabagita geratu dira. 2022ko 5 finalista eta jokatu barri diran kaporaketa bakotxeko irabazleak zuzenean sailkatu dira, 18kotea osotzeko sailkapenaren hurrenkeran lehenengo 9 bertsolariak be sailkatu dira.

Joandako domekan, 2024ko Txapelketako bertsolariak zehazteko azken kanporakeeta jokatu da, Asparrengo udaletxean. Beraz, erabagita geratu da urtarrilean hasiko dan txapelketan jokatuko dauen 18kotea. Lau kanporaketa horreetatik 13 bertsolari sailkatu dira 2024ko txapelketara. 2022ko txapelketako 5 finalista sailkatuta dagoz zuzenean.

Araiako kanporaketan, Oier Suarez gai-jartzailearen aginduak zorrotz bete behar izan ditue Asier Otamendi Alkorta, Manuel Bendala Garcia-Donas, Oier Arbina Vadillo, Aitor Najera Saez de Vicuña, Aroa Arrizubieta Barredo eta Eli Zaldua Barquinek. Azkenean, Asier Otamendik irabazi dau txapelketarako txartel zuzena.

Ondokoak izan dira bertsolariek lortutako puntuazinoak:

Asier Otamendi 188'5 puntu.

Aroa Arrizubieta 187 puntu.

Eli Zaldua 177 puntu.

Manu Bendala 168'5 puntu.

Oier Arbina 162 puntu.

Aitor Najera 150 puntu.

Araiako kanporaketearen ondoren, badakigu zein dan 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketako 18kotea:

1. Peru Abarrategi (2022ko txapelduna).

2. Manex Agirre (2022ko finalista).

3. Iñaki Viñaspre (2022ko finalista).

4. Xabi Igoa (2022ko finalista).

5. Paula Amilburu Izargarai (2022ko finalista).

6. Unai Anda: 196.5 puntu (1. kanporaketako irabazlea).

7. Maddi Agirre: 188 puntu (2. kanporaketako irabazlea).

8. Ekaitz Samaniego: 172.5 puntu (3. kanporaketako irabazlea).

9. Asier Otamendi Alkorta: 188.5 puntu (4. kanporaketako irabazlea).

10. Aroa Arrizubieta Barredo: 187 puntu.

11. Aitor Ugarte Eriz , 185 puntu.

12. Martin Abarrategi Sarrionandia: 182'5 puntu.

13. Orlando Arreitunandia Arinas: 179 puntu.

14. Eli Zaldua Barquin, 177 puntu.

15. Felipe Zelaieta, 175'5 puntu.

16. Rikardo Gonzalez de Durana: 172 puntu.

17. Danel Herrarte Nafarrate: 171 puntu.

18. Izar Mendiguren Cosgaya: 169,5 puntu.

 

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketea urtarrilean aurkeztuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu