'Esanetik Idatzira II. - Berba eta hizkiak gramatika goruan'

Bizkaie! 2023-11-02 13:22   Euskerea berbagai

Adolfo Arejitak plazaratutako liburua da.

Hamar atal nagusitan datoz artikuluok, gramatika-arlo jakinei buruz. Bakotxean hiru-sei gai bitartean landutakoak dira, soltean irakurteko modukoak. Artikuluok euskeraz eginda dagoz, baina beti aldaerak, forma ugaritasuna zein jatortasuna jorratuz.

Lan hau Bizkai edo sartaldeko euskera era landuan erabili gura danean erakusteko gogoari eutsiz eginda dago. Norentzat da orduan? Irakasle, itzultzaile, hedabideetako profesional zein edozein arlotan euskerea idatziz erabili behar dan mailako adituentzat zein hizkuntzea zuzen erabili gura dabenentzat.

Esanetik idatzira II. Berba eta hizkiak gramatika goruan liburua argitaratu barri dau Labayru Fundazinoak, euskera jatorrerako jarraibide batzuk emon guran. Euskeraz idazten gabizenean, batzuetan igarri barik isurtzen jakuz forma ez egokiak, izan be, askotan berba edo esamodu bakarrera mugatzen gara, kontuan hartu barik ahoz erabilteko oso egokiak dirala. Hori da lan honen azpian edo jatorrian dagoana.

Egilea Adolfo Arejita da, Labayruko Artezkaritzako burua, euskaltzain osoa eta urte askoan Deustuko Unibersidadean Euskal Filologian gramatika gaietako irakaslea izandakoa. Ibilbide horretan guztian metatutako materialak eta gaiak, artikulu monografikoetan lantzen ditu eta horreen bildumea dira liburura batutakoak.

Bai ahozko bai idatzizko erregistroetatik, hainbat adibide eta alternatiba eskaintzen dira, oker edo ezegoki erabilten ditugun egituretarako. Beste horrenbeste, espresabideak ugaritzeko eta adierazkorragoa erabilteko be.

Hiztunen ekarpenak ezinbestekoak izan dira, bakotxak zer zelan esaten dauen, hiztun ziurren ahotan zelan esaten diran gauzak, oso garrantzitsua izan da, adibideak emotea be. Horrezaz gan, idazleen lekukotasunak be ezinbestekoak izan dira. Horregatik, azalpen guztiak adibidez ondo-ondo horniduta datoz.

Liburua Adolfo Arejitak ondua da, Ana Oar-Artetaren laguntzinoa ahaztu barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu