Eneko Abasolo 'Arbarkas' izan da nagusi azken kanporaketan

Bizkaie! 2023-11-02 08:12   Bertsolaritzea

Berrizkora finalaurrekora sailkatu da iurretarrarra.

Eneko Abasolo Txabarri | Ikusi handiago | Argazki originala

Lekeitioko Ikusgarri zinemaren abaroan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketea. Finalaurrekoetako zerrenda ere osatu da
Ganezka egon da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketea,izan be, azken kanporaketarako sarrera guztiak saldu dira. Holan, finalaurrekoetan kantauko daben bertsolarien zerrendea be jakin dogu bertan. Honako sei bertsolari honeek ibili diera kantuan:

Aitor Arrutia Azkueta

Beñat Bilbao Landa

Eneko Abasolo Txabarri

Koldo Gezuraga Seijido

Maite Sarasola Isazelaia

Peru Irastortza Santxo

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Eneko Abasolo izan da puntu gehien batu dituana: 466 puntu. Beraz, Berrizko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, zemendiaren 11n jokatuko dana. Gainontzeko bertsolariek, puntuazinoaren arabera izango dabe hurrengo fasean kantetako aukerea.

Saioko puntuazinoak:

Eneko Abasolo Txabarri ----- 466

Koldo Gezuraga Seijido------ 463'5

Beñat Bilbao Landa --------- 437'5

Peru Irastortza Santxo------ 430

Maite Sarasola Isazelaia---- 424'5

Aitor Arrutia Azkueta-------420'5

Beñat Vidal Gurrutxaga izan da gai-jartzaile. Epaile honako honeek ibili dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari lanaka, berriaz, Itziar Basterretxea Olarreaga egin ditu.

Finalaurreak


Lekeitioko kanporaketearen ostean, osotu da finalaurrekoetan kantauko daben bertsolarien zerrendea. Sei kanporaketetako irabazleari eta puntuazinoz lehen bostak gehituko jakez igaztik zuzenean sailkatutako beste zazpi bertsolariei. 

Zemendiaren 11n, Berrizko Olakueta frontoian, 17:00etan:

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola

Gorka Pagonabarraga Agorria

Xabat Galletebeitia Abaroa

Iruri Altzerreka Martinez

Eneko Abasolo Txabarri Abarkas

Koldo Gezuraga Seijido

Zemendiaren 18an, Santurtziko Serantes kultur aretoan, 17:00etan:

Aitor Bizkarra Ruiz

Jone Uria Albizuri

Mikel Goiriena Larrazabal

Unai Mendiburu Valor

Bittor Altube Sarrionandia

Txaber Altube Sarrionandia

Zemendiaren 25ean, Lemoako udal kiroldegian, 17:00etan:

Nerea Ibarzabal Salegi

Onintza Enbeita Maguregi

Ibai Amillategi Omaetxebarria

Oihana Bartra Arenas

Josune Aramendi Perez

Aissa Intxausti Aburruza

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu