Astelehenean hasiko da Bertsolari Gazteen XXXI. BBK Sariketea

Bizkaie! 2023-10-31 13:15   Bertsolaritzea

Zemendiaren 6an hasi eta 29an amaituko da.

Gaur goizean aurkeztu dabe Bilboko BBK Salan XXXI. Bertsolari Gazteen BBK Sariketea. Astelehenean, zemendiaren 6an, izango da lehenengo kanporaketea Markina-Xemeinen eta zemendiaren 29an jokatuko da finala Bilbon. Aurkezpenean egon dira Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eragilea, Koldo Bilbao BBKko Kultura arloko arduraduna, Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Elkarteko koordinatzailea eta Ander Elortegi bertsolaria. Eurek emon ditue aurtengo sariketeari buruzko zehetasun guztiak.

Txapelketearen egiturea

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa taldekako txapelketea da eta talde bakotxean, hiruzpalauk kantauko dabe, multzo bitan:

- A mailan: 18 urtera arteko hiru bertsolari.

- B mailan: 19 urtetik 26 urtera arteko hiru bertsolari.

Sariketearen ezaugarri nagusienetakoa da taldeka jokatzen dala, hau da, taldekideen lana talde moduan baloretan da eta saio bakotxean puntu gehien batzen dituan taldeak egiten dau aurrera. Aurtengo edizinoan be holan izango da, baina barrikuntza nagusia taldeen osoketea bera da. Sariketako taldeak beti egon izan dira Bizkaiko eskualdeetan oinarrituta eta aurten be holan izango da; aurten, ostera, eskualdeek bere horretan baino bertako bertsolarien hartu-emon naturalek osotu ditue taldeak.

Aurten be, azken urteetan moduan, hiruzpalau bertsolariko hamabost taldek hartuko dabe parte eta beraz, 50 bertsolari inguru ibilikoo dira kantuan. Kanporaketa bakotxeko talde irabazlea finalaurrekoetara sailkatuko da eta finalaurre bakotxeko irabazlea finalera.

Kontuak kontu, BBK Sariketeak aurreko urteetako egiturea izango dau. Lau kanporaketa jokatuko dira lehenengo, finalaurreko bi gero eta azkenik, finala.

Hurrengoa izango da egutegia:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu