Bene Bergado eskultorearen 'Urritu' erakusketeak 25.000 bisita baino gehiago izan ditu
2023-10-31 10:37 KultureaBisitarien % 43 beste herrialde batzuetakoak dira.
Bene Bergadok Urritu infinitiboa aurkeztu deusku gure gizarte garatuen produkzinoarenn eta konsumoaren hazkunde esponentzial eta mugabakoaren aurrean. Erakusketa honetarako sortutako instalazinoek osotzen dabe, besteak beste, Tierra quemada, 30 metroko altuerea dauen torrea, babesleku bihurtutako lau ataletan zatitua.
Urritu Azkuna Zentroko Erakusketa Aretoan bisitau daiteke urtarrilaren 7ra arte.
Juan Luis Moraza erakusketaren komisarioa da eta erakusketea Azkuna Zentroaren historian gehian bisitautakoa da.
Urritu erakusketako obrak, mundua irudikatzeaz gan, munduan jarduteko modu berezi bat be badira, agirian jarten dau artearen eta aztertzen dauenaren arteko tensino dinamikoa, prozesu artistikoen eta gairik esplizituenen artekoa.
Erakusketan, honako instalazino honeek nabarmentzen dira: Tierra quemada, lau partetan zatitutako torre elektriko batez osotua eta habitat edo babesleku bihurtua; eta Generador, 90eko hamarkadatik gaur egunera arte artistearen lanak gordeteko egoeran pilotuta, obrearen intensidadea sortzen dauen bateria eta haren aberastasunak eta konplexutasunak benetakoaren kontzientzia hartzera behartzen gaitu.
Erakusketeak jarduera-programa bat dau eta, bertan, ikasleei zuzendutako baliabideen erabilerearen sensibilizazinoari buruzko tailerrak nabarmentzen dira.
Proiektuak katalogo-liburu bat be badakar eta erakusketearen ikus-erregistroa izateaz gan, gizarte honek izan behar dauen beheranzko jokereari buruzko saiakera bat da.
Bene Bergado (Salamanca 1963)
Urte honetatik aurrera Bilbon bizi da. Arte Ederretan lizentziau zan Euskal Herriko Unibersidadean 1985ean. Karrerea amaitu ondoren, 1986an hasi zan artista legez lanean, Bizkaiko Foru Aldundiaren bekeari esker.
1987an Bilboko Arte Ederren Fakultadean irakasle sartu zan. 1992ko Muestra de Arte joven erakusketan parte hartu eban, baita 1994an José Luis Break komisariautako Distancia 0 erakusketan be. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean 10 urtez irakasle izan ondoren, 1998an Madrilen bizitera eta lan egitera joan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!