Lekeition jokatuko da azken kanporaketa eguaztenean

Bizkaie! 2023-10-31 09:06   Bertsolaritzea

Zemendiaren 1ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketea izango da.

Lekeitioko Ikusgarrin arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta saioa amaituta jakingo dogu finalaurrekoetan zein bertsolari izango diran.

Lekeition ondoko bertsolariek kantauko dabe:

  • Aitor Arrutia Azkueta.
  • Beñat Bilbao Landa.
  • Eneko Abasolo Txabarri.
  • Koldo Gezuraga Seijido.
  • Maite Sarasola Isazelaia.
  • Peru Irastortza Santxo.

Gai-jartzailea Beñat Vidal Gurrutxaga izango da. Epaimahaiko kideak, barriz, Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari lanak Itziar Basterretxea Olarreagak egingo ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu