Asier Otamendi eta Ekaitz Samaniego, Araian eta Legution irabazle

Bizkaie! 2023-10-30 08:23   Bertsolaritzea

Arabako Bertsolari Txapelketan kantatuko daben 18 bertsolariak erabagita geratu dira.

Asier Otamendi kantetan | Ikusi handiago | Argazki originala

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren kanpokatea Legution izan da eta lehenengo fase horretan 10na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Ekaitz Samaniego izan da puntu gehien lortu dauena, beraz zuzenean sailkatu da  2024an hasiko dan Txapelketara. Puntuazinoak ondorengoak izan ziran:

- Ekaitz Samaniego: 172'5 puntu.

- Rikardo Gonzalez de Durana: 172 puntu.

- Danel Herrarte: 171 puntu.

- Izar Mendiguren: 169'5 puntu.

- Eukene De los Aires: 163 puntu.

- Hegoi Amabizka: 161'5 puntu.

Lierni Altuna izan da aurkezlea.

Araiako kanporaketea

Domekan Asparrengo udaletxean jokatutako kanporaketan barriz, Asier Otamendik irabazi dau txapelketarako zuzeneko txartela. Puntuazinoak ondorengoak izan ziran:

- Asier Otamendi 188'5 puntu.

- Aroa Arrizubieta 187 puntu.

- Eli Zaldua 177 puntu.

- Manu Bendala 168'5 puntu.

- Oier Arbina 162 puntu.

- Aitor Najera 150 puntu.

Oier Suarez izan da gai-jartzaile lanetan.

Arabako Bertsolari Txapelketea

Asparrenen zarratu dabe kanporaketen sailkapena eta beraz, erabagita geratu da urtarrilean hasiko dan 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako 18kotea. Bertan izango dira kantari:

1. Peru Abarrategi (2022ko txapelduna).

2. Manex Agirre (2022ko finalista).

3. Iñaki Viñaspre (2022ko finalista).

4. Xabi Igoa (2022ko finalista).

5. Paula Amilburu Izargarai (2022ko finalista).

6. Unai Anda: 196'5 puntu (1.kanporaketako irabazlea).

7. Maddi Agirre: 188 puntu (2.kanporaketako irabazlea).

8. Ekaitz Samaniego: 172'5 puntu (3.kanporaketako irabazlea).

9. Asier Otamendi Alkorta: 188'5 puntu (4.kanporaketako irabazlea) .

10. Aroa Arrizubieta Barredo: 187 puntu.

11. Aitor Ugarte Eriz , 185 puntu.

12. Martin Abarrategi Sarrionandia: 182'5 puntu.

13. Orlando Arreitunandia Arinas: 179 puntu.

14.  Eli Zaldua Barquin, 177 puntu.

15. Felipe Zelaieta, 175'5 puntu.

16. Rikardo Gonzalez de Durana: 172 puntu.

17. Danel Herrarte Nafarrate: 171 puntu.

18. Izar Mendiguren Cosgaya: 169'5 puntu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu