Oihana Bartrak irabazi du azken aurreko kanporaketea

Bizkaie! 2023-10-30 07:48   Bertsolaritzea

Bartra Lemoako finalaurrekora zuzenean sailkatu da, zemendiaren 25ean jokatuko dana.

Oihana Bartra kantetan eta Aissa Intxausti. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Igorreko Lasarte aretoan izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken aurreko kanporaketea. Saioa irabazi eta finalaurrekoetara sailkatu da bilbotarra.
 
Bertsozalez goraino egon da Igorreko aretoa, ondoko sei bertsolariak kantetan ikusteko:
  • Aissa Intxausti Aburruza.
  • Asier Galarza Garai 
  • Eneko Aldana Carrasco 
  • Janire Arrizabalaga Munduate 
  • Jone Larrinaga Dañobeitia 
  • Oihana Bartra Arenas 

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Oihana Bartra Arenas izan da puntu gehien batu dituana: 477'5 puntu. Beraz, Lemoako finalaurrekora zuzenean sailkatu da, zemendiaren 25ean jokatuko dana. Gainontzeko bertsolariek, puntuazinoaren arabera izango dabe hurrengo fasean kantetako aukerea. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:

  • Oihana Bartra Arenas --------------------- 477'5
  • Aissa Intxausti Aburruza------------------ 455'5
  • Asier Galarza Garai ----------------------- 447'5
  • Jone Larrinaga Dañobeitia-----------------437'5
  • Janire Arrizabalaga Munduate................437'5
  • Eneko Aldana Carrasco -------------------- 410

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu