XXXIV. Musika Hamabostaldiak lau kontzertu eskainiko ditu San Agustin Kultur Gunean
2023-10-27 13:54 MusikeaZemendiaren 5etik 24ra izango da
Zemendiaren 5etik aurrera hasiko da Bartolome Ertzilla Eskoleak atondutako Musika Hamabostaldiaren XXXIV. edizinoa. Aurtengo musika egitarauak lau kontzertu eskainiko ditu, guztiak San Agustin Kultur Gunean, parte hartzen daben talde eta bakarlarien ezaugarriak dirala eta.
Aurtengo edizinoaren aurkezpenean, Bartolomé Ertzilla Musika Eskola eta Konserbatorio Erakunde Autonomoko presidentea dan Arantza Barrenetxeaz gan, Iker Ruiz de Alegria Musika Eskolako zuzendaria, Alfredo Sanz Musika Hamabostaldiko atontzaileetako bat eta Musika Eskolako irakaslea, Arantza Arrazola San Agustin Kulturguneko arduraduna, Nerea Quincoces eta Tania Loza Kutttune taldekoak eta Oriol Roch Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusia izan dira.
Barrenetxeak azaldu dauenez, edizino honek Durangaldeko Musika Klasikoaren eta beste estilo batzuen eskaria asetzea dau helburu, eta ez da hain presente egoten beste kultur ekitaldi batzuen programazinoetan; horregaitik, askotariko talde eta musika saioak ditu, besteak beste, Euskadiko Orkestrearen antzezpena, publiko gazteago bati zuzendua eta magia eta aldi berean musika barrubatzen dituana; Kuttune taldearen folk musikea; Sant Andreu Jazz Band & Elia Bastida, proiektu pedagogikoa dauena musikari ospetsuakaz; eta Judith Jauregui pianista donostiarra, sari ugari jaso dituana eta 2012an Durangoko Hamabostaldian be parte hartu ebana.
Egitaraua
Zemendiaren 24an amaituko dan Musika Hamabostaldiaren XXXIV. edizinoak beste erakunde autonomo batzuen laguntzea izan dau, besteak beste, San Agustin kulturgunearena, Arte eta Historia Museoarena eta udalarena berarena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!