'Emakumeek zientzia egiten dabe' zikloa laster hasiko da

Bizkaie! 2023-10-27 12:23   Kulturea

Hitzorduak zemendiko eguenetan izango dira, Bidebarrieta Kulturgunean.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Emakumeek zientzia egiten dabe zikloa laster hasiko da. Ziklo horrek, ikuspegi askotatik jorratzen ditu emakumearen eta zientziaren artean dagozan paradigmak.

Hitzordu guztiak zemendiko eguenetan izango dira (2, 9, 16 eta 23), eta zientzian erreferenteak diran emakumezko personak hautatu ditue, horreek guztiak Bidebarrieta Kulturgunera hurreratuko dira.

Hitzordu guztiak 19:00retan, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango dira.

- Zemendiak 2: En la historia, en la ciencia, en la ciudad, en las casas... ¿Dónde están las mujeres?, Daniela Arias Laurinoegaz.

- Zemendiak 8: La comunicación en meteorología. Algo más que la previsión del tiempo, Onintza Salazar Pérezegaz.

- Zemendiak 16: Lenguaje inclusivo: Tampoco tiene tanta ciencia, María Martín Barrancogaz.

- Zemendiak 23: Otra psiquiatría: Salud mental con perspectiva de Género, Marga Sáez Herrerogaz.

Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu