Modus Operandi taldeak kantu barria plazaratu dau

Bizkaie! 2023-10-27 11:05   Musikea

Berri Txarrak taldearen Oreka abestiaren bersinoa da.

Modus Operandi taldeak Durangoko Azokarako argitarauko dituan lanen artean dago Oreka abestia. Berri Txarrak taldearen doinu ospetsuaren bersinoa egin dau Modus Operandik. Aldaketa nabarmenenak egin deutsee abestiari, ikutu elektroniko erakargarriak tarteko dirala.

Horrezaz gan, ahotsean babes itzela jaso dau Modus Operandi taldeak, izan be, STR taldeko kantariak, Dánaek, ahots bero eta xarmangarria emon deutso abestiari. Musikearen produkzinoa Josu Ervitirena da. Bideoa, barriz, Iker Villak zuzendu dau.

Ikusi hemen abestiaren bideoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu