Legutio eta Araian jokatu dira azken bi kanporaketak
2023-10-26 13:41 BertsolaritzeaDomekan jakingo da zeintzuk pasauko diran Arabako Bertsolari Txapelketara.
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketarako azken kanporaketa erabakiorrak asteburu honetan jokatuko dira Legution eta Araian. Seina bertsolari izango dira saio bakotxean, sarrerak hemen dagoz eskuragai.
Hirugaren kanporaketea
Hirugarren kanporaketea, Legutioko Kultur Etxean izango da, urriaren 28an, zapatua, arratsaldeko 19:00etan.
Berton kantauko daben sei bertsolariak honeek dira:
- Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia).
- Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz).
- Danel Herrarte Nafarrate (Aramaio).
- Eukene de los Aires Amundarain (Gasteiz).
- Hegoi Amabizka Gamiz (Gasteiz).
- Izar Mendiguren Cosgaya (Laudio).
Gai-jartzaile lanetan, Lierni Altuna egongo da.
Laugarren kanporaketea
Laugarren kanporaketea barriz, Araiako udaletxean jokatuko da urriaren 29an, arratsaldeko 17:30ean.
Berton kantauko daben sei bertsolariak honeek dira:
- Asier Otamendi Alkorta (Urretxu).
- Manuel Bendala Garcia-Donas (Sevilla).
- Oier Arbina Vadillo (Agurain)
- Aitor Najera Saez de Vicuña (Zalduondo).
- Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz).
- Eli Zaldua Barquin (Gasteiz).
Gai-jartzaile lanetan, Oier Suarez Hernando egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!