Cyberzaintzak SIC aldizkariaren saria jaso dau
2023-10-26 10:49 KultureaEuskadiko Zibersegurtasun Agentzia sortzeak dakarren mugarri instituzionala autortu dau.
Rodrigo Gartzia Segurtasun Saileko sailburuordeak, Javier Diéguez Cybertzaintzaren zuzendari nagusiak eta Arantza Montero Ertzaintzaren Madrilgo bitarteko ofizialak 2023an Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia sortzeak dakarren mugarri instituzionala saritzeko SIC Saria jaso dabe.
Javier Diéguezek jaso dau saria Cyberzaintzaren izenean eta, eskerrak emoteko berbaldi laburrean honakoa azpimarrau dau: Agentzia barri honek nortasun juridikoa dauka, bere Administrazino Kontseiluan Euskadiko mapa instituzional osoa batuz. Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udal guztien arduradunak modu horretan hiru erakunde-mailak integretan dira. Horrek guztiak agirian jarten dau Eusko Jaurlaritzan Zibersegurtasunari, segurtasun publikoko zerbitzu bezela, emoten deutsegun garrantzia eta gaiari jagokanez dauen sensibilidadea, baita ekimenak sortutako adostasun instituzional zabala be.
Zibersegurtasunaren, informazinoaren segurtasunaren eta pribatutasunaren arloan espezializauta dagoan SIC aldizkariak orain dala 19 urte sortu zituan zibersegurtasunaren eta pribatutasunaren dimensinoen testuinguruan ekimen, organizazino eta profesional aitagarriak emoteko SIC Sariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!