'Ez etsi', Urtz taldea martxan

Bizkaie! 2023-10-26 09:32   Musikea

Esnatzean diskoa zemendiaren 17an plazaratuko dabe.



Dagoeneko 35 urte igaro dira Urtz taldeak lehen pausuak emon zituanetik Pasaia eta Donostia arteko mugan kokatutako aprobetarako lokal batean. Edozelan be, denporearen tximurrek ez dabe eragin taldearen espirituan. Udagoien honetan, musikearen mundura bueltau da Urtz bere bederatzigarren diskoagaz. Sestaoko Polo Sur estudioetan grabau dabe eta Esnatzean dau izenburu.

Lozorroan dagoan testuinguru sozial honetan, esnatzea eta bihotza iparrorratz lez hartzea aldarrikatzen dau Urtzen disko barriak, hau da, gure barrualdearekin bat egitea halanbeharrak dakarzan erronkei aurre egin ahal izateko, sentimenduak ezinbestean konformismoan sartzen diran garaiotan. Izakera introspektibo hori, hain zuzen, Josu Torrealdayk diseinautako azalean ezeze, diskoko abesti gehienetan be islatzen da.

Musikeari erreparauta, Urtzen estiloa oso identifikagarria da baina aldaketa esanguratsuak be badagoz. Ez alferrik, gitarren orroa eta melodien lasaitasuna soinu elektronikoakaz nahastau egiten dira. Ez da, inondik inora, musika iraultza bat, pixkanaka-pixkanaka datorren mutazino barritzailea baino.

Disko barria aurkezteko asmoz, euskal uri eta herri nagusietako eszenatokietara eroango dauen birea martxan jarriko dau Urtz taldeak. Tournée horrek berak Euskal Herriko mugetatik harago be zabalduko dau bere musikea.

Kontzertuak

  • Urtarrilak 17: Bilborock (Bilbo).
  • Zezeilak 3: Moby Dick (Madril).
  • Zezeilak 23: Doka (Donostia).
  • Martiak 15: Zentral (Iruñea).
  • Apirilak 13: Hoki (Zuberoa).
  • Apirilak 20: Le Magnetó (Baiona).
  • Maiatzak 3: Urban Rock Concept (Gasteiz).

Entzun: Ez etsi

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu