'Baserria da, euskereagaz batera, euskal kulturearen ardatza'

Bizkaie! 2023-10-26 08:52   Kulturea

Zamudioko baserriak/ Caserios de Zamudio liburura 146 etxe zerrendatu dira.



Ondarearen Europako Jardunaldien barruan aurkeztu dabe liburua, gure izana, gure izakerea zabaltzeko eta horri ondarea esaten jako, arkitektonikoa, ondare ez materiala, ukitzen ez dana, belaunaldi batetik bestera doana, eta hona ekarri gaituana, izan be, nondik gatozen garrantzitsua da geroa zehazteko orduan.

Danetara, 146 baserri zerrendatu dira, bakoitxaren argazkia eta fitxea txertatuz. Fitxa horretan emoten dira, besteak beste, izen arautua, aldaerak, ahoz zelan esaten dan, baserriaren bereizgarri edo jakingarri eta enparauak.

Tipologiari jagokonez, historian zehar bilakaerea jorratu dabe egileek, izan be, baserririk zaharrenak XVI. mendekoak dira eta XVII-XVIII. mendeetakoetan, ostera, harria da nagusi. Badira molde horreetan sartzen ez diranak be.

Baserrien jatorriko izendapenei jagokenez, gaur egun auzo-izen edo abizen bihurtuta agertuko jakuz.

Xalbador bertsolariak Sortetxeari egindako bertsoa be ez da ahaztu behar: Munduko leku maitena, zuri zor dautzut naizena: izana eta izena.

Liburu horretan herriko baserrien katalogoa be topauko dogu.

Informazinoaren sailkapena Ziortza Artabek egin dau.

Testuen ardurea Ziortza Artabe eta Akaitze Kamiruagarena izan da.

Erretratugilea Ziortza Artabe izan da.

Labayru Fundazinoak egindako lana da, Zamudioko Udalaren babesari esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu