Azkuna Zentroak 'Ulises 2.0' erakusketea inaugurau dau
2023-10-26 08:38 KultureaUrtarrilaren 28ra arte bisitau ahal izango da, doban.
Azkuna Zentroak, Ulises 2.0, Galeria Mediatekearen erakusketea barria aurkeztu dau. Inaugurazinoan, Itziar Urtasun Jaietako Zinegotzi eta Bilboko Udaleko Kultura Zinegotzi Ondokoak eta Fernando Pérez Azkuna Zentroko Zuzendariak hartu dabe parte.
Ulises 2.0-k erakusketan jasotako lanak (2008) eta Zubietxe alkarteak eta Azkuna Zentroak batera argitaratutako Ulises 2.0 katalogo-liburua aurkezten ditu. Berton, 13 herrialdetan jaio eta 25 uritan bizi diran personek parte hartu eben, leku askotatik hasitako bidaia gatx horri buruzko alkarrizketak erakutsiz.
Ilustrazinoek prozesu osoa jorratzen dabe: Herrialdetik alde egiteko erabagia hartzen danetik, harrerako gizartean integrau arte. Horrezaz gan, bizi izandako aniztasun osoa erakusten dabe.
Halanda ze, 20 ilustrazino-panel bikoitx dituan erakusketa horrek arteak eta sorkuntza artistikoak munduari begiratzeko, biziteko eta bizipenak konpartiduteko eginkizuna erakusten dau.
Migratzaileek egindako lan bakotxa, ilustratzaile profesional batek bersionetan ditu. Ondokoak dira Ulises 2.0 parte-hartzaile: Moses Danel Jonas (Leticia Ruifernández); Abdellah Chadli (Leandro Alzate); Amadu Balde (Pepo Pérez); Bezaid Djillali (Manuel Bartual); Bezaid Djillali (Paco Roca); Blaise Batje (Lidia Peyret); Ditshidi Ndombe (Juanjo Sáez); Ebenezer Rhule (Javier De Isusi); Blaise Batje (Fidel Martínez); Mahmoud Salah Mahmoud (José María Ken Niimura); Mustapha Aouidat (Helena González Sáez); Nykita Tibabishev (Raquel Alzate); Omar Erraji (Sonia Pulido); Serkan Biçe (Sanvi); Sori Gayigo (Ander Sarabia); Sori Gayigo (Jali); Ridouane Ouardighe (Lola Lorente); Demba Cande (David Rubín); Ridouane Ouardiguhe (Alberto Vázquez); eta Bezaid Djillali (Sagar Forníes).
Erakusketea urtarrilaren 28ra arte bisitau ahal izango da, doban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!