Gazteen neguko Bertso Plana atondu dabe

Bizkaie! 2023-10-25 11:21   Bertsolaritzea

Gazteek zemendiaren 12a baino lehen emon beharko dabe izena.

Zemendiaren 24tik 25era egun pasa antondu dau Bertsozale Elkarteak, 2005-2008 urteen artean jaiotako gazteentzat. Gorozikan batuko dira 24ko barikuan 17:30ean eta Lemoan amaituko dabe zapatuan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan.

Izena emoteko epea zabalik dago eta Bertsozale Elkartearen bitartez egin beharko da (hemen). Aforoa mugatua izango da eta parte-hartzaileen zerrendea beteteko, izena emotearen ordena, eskualdeen arteko orekea eta generoa hartuko dira kontuan. Gazteek zemendiaren 12a baino lehen emon beharko dabe izena.

Gazteek, bertso munduan sakontzeko aukerea izango dabe, bertso eskoletan egiten dan ohiko jardunetik haragoko pausu bat emonez. Arduradunek adierazo dabenez, egun ederra atondu dogu danok batera egoteko: Bertso eskolea, ikastaroa,  bertso-paseoa, txapelketearen azken finalaurrekoa eta aisialdiaz gozetako aukera ederra.

Horrezaz gan, arduradunek eroan beharrekoak zeintzuk diran esan dabe: Lotarako zakua, aldatzeko erropea eta Osakidetzako txartela. Alkarteak, barriz, otorduak eta finalaurrekoa ikusteko sarrerak jarriko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu