Biniaraixetik L'Ofre gailur ederrera, begi betegarri

Amaia Larruzea 2023-10-25 09:14   Ibilian-ibilian

Gaurkoan, ikaragarri gustau jatazan ibilbide bategaz nator, bertan bizi izandako ezagun batek proponidutakoa.

Balear Uharteetan, Mallorca dogu mendi eta itsasoz inguratuta, anitzena. Ibilbidea Wikilocken topetako honako hau jarri beharko dozue: Barranc de Biniaraix-Puig de l’Ofre i tornada (16 km 1292 m d+). Kilometro gitxi batzuk gehiago atara jatazan neuri Sollerren nengoalako; halan da be, Soller eta Biniaraix oso gertu dagoz eta biak alkartzen dituan ibilbidea aparta da, jente dezente ibilten da batetik bestera eta markauta dago dana.

Aukera bi dagoz berau egiteko: Goizean goiz martxan jarri edo geroago hasita, ur depositu ederra aldean eroanda. Bisereagaz eta ur kantidade ederragaz, deshidratazinoari aurre egingo deutsagu eta ibilbide eta ekintza ederra egin ahal izango dogu. Garrantzitsua begitantzen jat hau nabarmentzea, ugarte honeetako tenperaturak Euskadikoak baino altuagoak diralako, eta behin, Tramuntanako mendizerran sartuta, ezinbestekoa da norberak behar dauena eroatea, badaezpada, pentsau baino bero gehiago egingo baleu.

Behin hidratazinoa bermatuz, aurrera. GR221 ibilbidetik martxan jarri eta Biniaraix herria pasaukeran, troka ezagun eta ederrean barrena ibiliko gara. Zenbat eta gorago, gero eta ikuspegi ederragoa izango dogu, harriz ingurautakoa. Natura bete-betean, Sollerreko lora eta zuhaitz esanguratsuak ikusten doguz, eta horren ostean, zigi-zaga bide batean sartzen gara. Dana dago oso ondo jagonda eta badirudi jente askoren ibilbide gogokoena dala, ni joan nintzan egunean, barriz, jente gitxi egoan. Hori bai, 1.000 metro baino gehiagoko gora-beherea dauka, beraz, patxadaz hartu eta gerizpeak eta eguzki-tarteak aprobetxauta, L’ofre mendirantz igon.

Wikilocken ibilbidea jarrita dogun arren, seinalizauta eta markauta dago ia gehiena. Halan ta be, badagoz tarte nahasgarriak, esaterako, lehen aitautako zigi-zaga amaitzean eta basoan sartukeran, animaliakaz kontuz izateko kartelak egozan eta, izan be, bertatik ezin zala pasau pentsau eitekean, baina Wikilockek handik bialtzen euskun, eta handik zan, aldameneko gainontzeko tokietatik ez baitago biderik. Beraz, ibilbideko tarte horretan, bedarretatik pasau behar izan genduan, izan be, animali asko egozan ez ziranak mobidute. Ederrak gero hanketako markak! [barreak] Horixe izan zan ibilbideko unerik nahasgarriena, beste guztia nahiko intuitiboa da.

Ibilbidean aurrera, Cuber urtegi ederra izango dogu edota ezkerretara begiratuz, Mallorcako mendirik altuena, Puig Major (1.436 m) mendia hain zuzen be. Escorca udalerrian kokatuta dago, eta bitxikeri moduan, area militarra da Puig Major mendia, Espainiako Armadeak radar handi bat dauka tontorrean bertan jarrita. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu