Iruñeko La Piel Konpainiak jasoko dau Lautan3 laguntzea

Bizkaie! 2023-10-25 08:08   Kulturea

Beren izenez lan laburrari esker.

Euskaltzaindiak antzerki-produkzinoa sustatzeko laguntza barria sortu eban 2020an, Bilboko Udalaren babesagaz. Sari horren helburu nagusia euskerazko antzerkia sustatzea da, batez be, lan laburren sorkuntzeari bultzadea emoteko.

Horretara, 2024ko Lautan3 laguntzea Iruñeko La Piel Konpainiak irabazi dau, Beren izenez lan laburrari esker. Konpainiak 2.000 euroko saria eskuratuko dau eta antzezlana 2024ko zezeilean atonduko dan VI. Lautan3 jaialdian estreinauko da.

Epaimahaiko kideen esanetan, Cafe Bar Bilbao, BIRA Kultura eta Euskaltzaindia, gidoi landua dau antzezlanak, kolpe barregarriz beterikoa, absurdo samarra eta egoera are absurdoago batean gertatzen dana: Personaietako baten aitaren gaubeilan, kartoizko hilkutxearen aurrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu