Igorren jokatuko da bosgarren kanporaketea

Bizkaie! 2023-10-25 07:55   Bertsolaritzea

Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara.

Domekan, urriaren 29an, izango da saioa, Lasarte aretoan, arratsaldeko 17:00etan..

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketa faseak domekan izango dau azkenaurreko kanporaketea. 

Igorren kantauko daben sei bertsolari honeek dira:

- Aissa Intxausti Aburruza.

- Asier Galarza Garai.

- Eneko Aldana Carrasco.

- Janire Arrizabalaga Munduate.

- Jone Larrinaga Dañobeitia.

- Oihana Bartra Arenas.

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, Lemoakora (zemendiak 25). Gainerakoek horretarako aukerea izango dabe puntuazinoaren arabera.

Amaia Ugalde Begoña izango da gai-jartzailea. Epaimahaiko kideak, barriz, Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari lanak Itziar Basterretxea Olarreaga egingo ditu.

Sarrerak salgai dagoz hemen. Sarrerarik geratuko balitx, txarteldegian eskuratu daitekez domekan bertan, 16:30ean, Lasarte aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu