'Marine Hugonnier: Landa-txostenak' erakusketea ikusgai

Bizkaie! 2023-10-24 13:21   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoan, urtarrilaren 21era arte.

Urriaren 24tik 2024ko urtarrilaren 21era bitartean Guggenheim Bilbao Museoan Marine Hugonnier: Landa-txostenak erakusketea egongo da ikusgai Film & Video aretoan. Museoak bideo-artearen, ikus-entzunezko instalazinoaren eta mugimendudun irudiaren adierazpide artistikoen funtsezko piezak jartzen ditu ikusgai gune horretan.

Oraingoan, aretoak Marine Hugonnier (Paris, 1969) artistearen instalazino berezi bat hartuko dau. Erakusketearen pieza nagusiak, Larre-txostena (Meadow Report), 2021, izenekoak, klima-aldaketari buruz argitarautako lehenengo dokumentuetako bat nabarmentzea du helburu: Hazkundearen mugak edo Meadows txostena, 1972an kaleratua. Txosten hark Lurraren baliabideen etengabeko eta muga bariko ustiapenaren ondorio gatxezkoak adierazo zituan.

Marine Hugonnierren artelanek txosten moduan funtzionatzeko duten ahalmena azpimarratzen dau. Horrezaz gan, artistak bere ikerlana aurrera eroateko darabilen eremuari be landa deitzen deutse.

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu