Urriaren 20an Sara Zozayak ‘Nara’ bere lehen albuma aurkeztuko dau
2023-10-24 09:32 MusikeaDonostiako artisteak hamar abesti dakarz.
Sara Zozayak urriaren 20an emongo du ezagutzera bere lehen LP "Nara" (Balaunka). Donostiako artisteak hamar abesti distiratsu dakarz, bakarka zein taldean bikain funtzionetan dabenak. Kolaborazinoen artean Valdivia, Amorante, Bengo eta Liame dira nabarmenenak eta kasu batzuetan aurkezpen biran be parte hartuko dabe.
Aspaldiko partez, makinatxu bat musika tresna joten dituan konpositorearen letrak eta melodiak askatu, agerrarazo eta loratuko dira, Arrigurri kolektiboak egindako portadako eskaileretako loreen antzean.
Ezagutzen ditugun hiru aurrerapen-singlegaz (Misty, Caravan eta Maitia) batera beste zazpi abesti egongo dira: Lo (ft. Valdivia), Parece (ft. Amorante), xxx, Nara, The Sun (ft. Liam), Aingurak eta Uda.
Zabalak gusto onez produzidutako abestiek, Sara Zozayak aurretik beste lan batzuetan jorratutako joaneko eta orainaldiko kontzeptuei jarraipen ezin hobea emoten deutse.
Zerura begira pentsetan atsedena hartzea izan daiteke diskoa entzutean antzemoten dan sensazinoetako bat. Baldin eta Caravan esperientzien hasierara bueltetan dan, Lo — Valdivia abeslari madrildarragaz batera— beat zorrotz progresibo bihurtzen da eta Parece erritmo zurrun eta frenetikoan lehertzen da. Bengogaz bat eginda Maitian maitasunari eskainitako kantuagaz jarraituz, Mistyk, barriz, bidea edegiten deutso diskoaren gainerako atalari, mapa oso bat zabaltzen dau bertatik zehar igaroteko. xxx -k haran perfektuko abestia da eta Sara Zozayak Nara homonimora, eraldaketa-lekura, eroaten gaitu. The Sun, pentsamentuetarako eta onpirikorako erreserbautako espazioa da. Aingurak, bestetik, jaialdia. Azkenean, Uda dator eskuan akordeoia dauela– artistearen lehen instrumentua– diskoa zarratzeko, giro-soinu grabazino bikainagaz batera, Sara Zozayaren ahotsak onartutako mezua oso urruti plazaratzen dau: udara betean iraila sentiduten naz.
Albuma 2022ko udan grabau zala kontuan hartuta, hasiera perfektu (barri) baterako amaiera perfektua adierazoten da.
Jakingarriak
- El Tigre Studios-en grabau eben 2022ko udan.
- Produkzinoa eta nahasketea: Jon Agirrezabalaga.
- Gitarristea: Antton Goikoetxea.
- Bateria: Asier Renteria.
- Master: Alex Ferrer.
- Argazkiak: Arriguri.
- Artwork: Aise Studio
Kontzertuak
Zemendiak 2: Kafe Antzokia (Bilbo).
Zemendiak 4: Dabadaba (Donosti).
Zemendiak 23 Café la Palma, Mazo (Madrid)
Zemendiak 30: Sala Vol (Barcelona).
Abenduak 1: Areria Aretoa (Lazkao).
Abenduak 14: Jimmy Jazz (Gasteiz).
Sarrerak salgai hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!