'Mundu barri bat ikusteke' Arte Ederren Museoan

Bizkaie! 2023-10-24 09:32   Kulturea

Enrique Ordóñez eta Isabel Falcón Bilduma ospetsuaren eskutik.

Miguel Zugaza (Museoaren zuzendaria), Enrique Ordóñez eta Isabel Falcón (Bildumagileak) eta Gilermo Zuaznabar (Museoko Diseinuko eta Arkitekturako kontserbatzailea). | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Arte Ederren Museoak 110 argazki jaso ditu dohaintzan, Ordoñez-Falcón Bilduma ospetsuaren, argazkigintzearen eta bideo-sorkuntzearen arloko Europako erakunde pribatu garrantzitsuenetako baten eskutik. Multzo horrek 1850etik 2010era bitarteko kronologia hartzen dau, eta 63 egileen lanak eta 14 anonimo batzen ditu.

Enrique Ordóñez eta Isabel Falcón ezkon-bikote donostiarraren kulturearen aurreko interesaren eta bildumetarako pasinoaren ondorioz hasi ziran bildumea osotzen, joan zan mendearen hirurogeigarren hamarkadearen amaieran, batutakoa jentaurrean erakusteko asmoz. Bi mila irudi inguru batu zituen, kalidade handikoak eta askotariko gaiak zituelarik, baita estilo eta argazki-tekniken katalogoa be.

Bilboko museoari egiten deutsen dohaintzearen jatorria, hain zuzen be, bildumak 2007. urtetik erakundeaagazko hartu-emonak dira. Urte horretan 61 argazkiren gordailutzea sinatu eben, 2008an erakusketea eta liburu batean emon ziranak ezagutzera. Horrezaz gan, 2009an, 47 obrako bigarren gordailu bat eskaini izan zan museoan, antzeko beste argitalpen batean jasoz.

Beraz, Enrique Ordóñez eta Isabel Falcónen eskuzabaltasun keinua etorri da, izan be, gordailu izan daiten lan asko museoari emon deutsee. Horrezaz gan, argazki historikoari balio handiagoa emoten deutson irudi-multzo bat gehitu da; multzoaren azken kronologia 2010era arte luzatuz, errepertorioan Euskal Herriko argazkilariak eta latinoamerikarrak sartuz.

Bilduman, honako argazki honeek ikusi daitekez: Bisson anaien alpinismoko irudiak; Emil Mayer-en Vianako argazkiak; Adolph de Meyer-en moda argazkiak; Ernest james Bellocq ezagunaren erretratu erotikoak; Isabel Azkarate, herrialdeako lehen emakume argazki-kazetarietako baten irudiak; Xabier Alkorataren Soldaduak; eta José Ramón Amandorainen obrak, besteak beste.

Erakusketa horrek, dohaintzan emondako multzo hautatuaren bidez, omenaldia egin nahi deutse Enrique Ordóñez eta Isabel Falcón bildumagileei, eta agirian itxi nahi da argazkigintzea oso garrantzitsua dala mundua antemoteko eta gogoratzeko tresna bezela.

Halanda ze, bildumea 2023ko urriaren 23tik 2024 zezeilaren 18ra egongo da ikusgai, 6 eta 10 aretoetan. Informazino gehaigo eta sarrerak hemen.

Irudia: Enrique Ordóñez eta Isabel Falcón.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu