'Kulturaldia 2023', bizi kulturea euskeraz Uribe Kostan
2023-10-23 12:36 Euskerea berbagaiEskualdean euskerearen erabilerea sustatzea eta indartzea dira helburuak.
Uribe Kostako Mankomunidadeko Euskera Zerbitzuak atondutako programazinoan, lehenengo hitzordua Plentzian izango da, zemendiaren 11n (Ontziola Plazan, 21:00), Eire eta J Martina taldeen kontzertuagaz.
Zemendiaren 18ko astegoienean, kale animazinoa izango da protagonista Lemoizen Kalejira Mitologikoagaz (Armintza, 18:00).
Gorlizen, nobedade legez, Pole Dance ekitaldi barritzailea izango da zemendiaren 18an eta honen ostean Olaia Inziarteren kontzertuaz gozau ahal izango dogu (Ibarreta Plaza, 19:00retatik aurrera).
Zemendiaren 19an, Gorlizen bertan, kale animazinoaz gan Afrika Bibangen kontzertua izango da (Ibarreta Plaza, 12:00etatik aurrera).
Zemendiko azken astegoienean, Urdulizen, zemendiaren 25ean, Pole Dance eta X Sakararen kontzertua izango dira (Antsonekoa Plaza, 19:00retatik aurrera) eta 26an, kale animazinoa eta Sonakay taldearen kontzertua iragarri ditue (Antsonekoa Plaza, 11:30etik aurrera).
Abenduaren 1ean, Uribe Kostarrek Ane Labaka, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal eta Imanol Uriaren bertsoez gozetako aukerea izango dabe Sopelako Kurtzio Kultur Etxean (20:00) eta abenduaren 2an, aldiz, Sopelako Frontoian, Xabi Aburruzagaren musikeagaz disfrutetako aukerea izango da (20:00).
Amaitzeko, Kantu Kolore talde entzutetsuaren ikuskizunak amaiera borobila emongo deutso programazinoari abenduaren 3an, Barrikan, Euskerearen Nazinoarteko Egunean, hain zuzen be (18:00).
Saio guztiak doban izango dira eta Sopelako hitzorduetarako gonbidapenak www.sopela.eus webgunean edo Kurtzio Kultur Etxean erreserbau beharko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!