Argizaiola Sariko argazkiak, ikusgai urriaren 27ra arte
2023-10-23 12:29 KultureaBizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzan izango dira.
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzako erakusketa aretoak Argizaiola Sariaren 43. edizinoko 28 argazki erakutsiko ditu urriaren 27ra arte. Horreen artean, lehiaketa horretan sarituak izan diran hirurak egongo dira, Imanol Zubiaurre (Argizaiola saria), Javier Ortiz (akzesita) eta Andrés Basilio (akzesita).
Erakusketeak, Bilboargazki Bilboko Nazinoarteko Argazki Jaialdiaren barruko erakusketean batutako gai ugari eta teknika dituan argazkien aukeraketea jasoten dau. Euskadiko Argazki Alkarteen Federazinoak dauela mende erditik atontzen dau Argizaiola Saria. Lehen edizinoa 1973an egin zan. Euskadin egindako lehiaketetan ezagunak diran argazkilariak baino ez dira aurkezten.
Aurton aukeratutako argazki lehiaketak honeek izan dira: Nikolas Lekuona (Ordizia), Beasaingo Hiria + Igartza Saria, Tolosa Herria, Zumaia Hiria, Bergara Hiria, Legazpi Hiria, Indalecio Ojanguren (Eibar), Irun Hiria, Nazinoarteko Gipuzkoa Saria (Donostia), Photoka Saria (Gernika-Lumo), Ramón Serrás (Zarautz), Lux Splendida (Vitoria-Gasteiz) eta UK Foto (Sopela).
Sartzea doban izango da, astelehenetik barikura, 08:00etatik 20:00etara.
Euskadin urte gehien dituan lehiaketako argazkiak hemendik deskargau daitekez: https://federacionfotovasca.org/eu/argizaiola/aplicaciones
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!