Eneko Lazkozek irabazi dau Leitzako saioa
2023-10-23 09:13 BertsolaritzeaHorrezaz gan, finalaurrekoetan izango diran bertsolariak adierazo ditue.
Leitzan jokatu da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken finalaurrekoa. Ander Aranburuk aurkeztuta, sei bertsolari ibili dira kantuan, zozketak erabagitako ordenean: Saats Karasatorre Martinez, Endika Legarra Nuin, Josu Sanjurjo Alzuri, Eneko Lazkoz Martinez, Bittori Elizalde Soto eta Fernando Ziganda Urdanpilleta. 200 entzule inguru alkartu dira Leitzako Herri Aretoan, Nafarroako Bertsozale Alkarteak Leitzako Udalaren laguntzinoari esker atondutako saioan.
Eneko Lazkozek eskuratu dau epaileen puntu gehien (354,5), eta beraz, saioa irabazi eta Lesakako finalaurrekorako txartela lortu dau. Zehatz, holan geratu da saioko puntuazinoa:
1. Eneko Lazkoz Martinez: 354,5.
2. Josu Sanjurjo Alzuri: 325,5.
3. Saats Karasatorre Martinez 323,5.
4. Endika Legarra Nuin 291,5.
5. Bittori Elizalde Soto: 286.
6. Fernando Ziganda Urdanpilleta: 278.
Finalaurrekoak
Leitzako saioaren ostean, argitu dira finalaurrekoetan kantauko daben 18 bertsolarien zerrendea:
- Sarai Robles Vitas.
- Julio Soto Ezkurdia.
- Joanes Illarregi Marzol.
- Eneko Lazkoz Martinez.
- Xabat Illarregi Marzol.
- Ekhiñe Zapiain Arlegi.
- Saioa Alkaiza Guallar.
- Idoia Granizo Ulibarrena.
- Josu Sanjurjo Alzuri.
- Eki Mateorena Zozaia.
- Ekain Alegre Gil.
- Saats Karasatorre Martinez.
- Eneko Fernandez Maritxalar.
- Julen Zelaieta Iriarte.
- Mikel Lasarte Cia.
- Beñat Astiz Isasi.
- Urko Gartzia Aleman.
- Patxi Castillo Graciarena.
Hurrengo saioak, zemendiaren 4an Altsasun, 11an Agoitzen eta 19an Lesakan jokatuko dira. Saio horreetan, zortzi bertsolari sailkatuko dira abenduaren 2ko Iruñeko finalera. Saioetako sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian, eta saioetan bertan be salduko dira leihatilan, 16:00etatik aurrera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!