Zizpa Txispa, taldekako Xilabaren ligaxkako azken irabazlea

Bizkaie! 2023-10-23 08:00   Bertsolaritzea

Finalerdiak, urriaren 28an eta zemendiaren 4an izango dira.

Alduden izan zan taldekako Xilabaren ligaxkako zortzigarren eta azken saioa, bertan Zizpa Txispa taldeak irabazi eutson Ez Dok 5 taldeari. Zispa Txispa taldean dagoz Etxahun Azkarraga, Ellande Alfaro, Haira eta Karlos Aizpurua eta Ez Dok 5 taldean, barriz, Irati Alcantarilla, Haize eta Ibai Lekuona eta Miren Artetxe.

Taldekako Xilabako ligaxkea amaituta, finalerdiak erabagita dagoz. Urriaren 28an, Harparke eta Zizpa Txispa izango dira Muskildin eta zemendiaren 4an, barriz, Lizaieta eta Muttikoak Azkaineko Kiroletan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu