Unai Andak irabazi dau Izorian jokatutako lehen kanporaketea
2023-10-23 08:02 BertsolaritzeaIzoriako Zentro Soziala ganezka egoala hasi da kanporaketetako lehen saioa.
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak hasi dira. 24 bertsolarik jokatuko dabe fase hau. Lehen saio Izorian jokatu da.
Kantau dabenak:
Unai Anda Delika (Amezaga).
Felipe Zelaieta Txurruka (Mallabia).
Unai Mendibil Etxeberria (Amurrio).
Xabier Antia Zuaznabar (Gasteiz).
Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio)
Ainara Balantzategi (Gasteiz).
Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Unai Andak lortu dau puntu gehien, 196.5 puntu, beraz zuzean sailkatuta dago 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketara. Gainontzeko 13ak puntuazinoaren hurrenkeran sailkatuko dira. Puntuazinoak ondorengoak izan ziran:
- Unai Anda: 196,5 puntu.
- Martin Abarrategi: 182,5 puntu.
- Felipe Zelaieta: 175,5 puntu.
- Xabi Antia: 169 puntu.
- Unai Mendibil: 158 puntu.
- Ainara Balantzategi: 110,5 puntu
Irati Martinez izan da Izoriako aurkezlea. Kanporaketetako, epaimahaian, barriz, ondokoak izan dira: Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!