Biasterin jokatutako bigarren kanporaketea Maddi Agirrek irabazi dau
2023-10-23 08:08 Bertsolaritzea2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak hasi dira.
Udazken arratsalde hotzak jaso du bigarren kanporaketa Arabar Errioxak.
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak hasi dira. 24 bertsolarik jokatuko dute fase hau. Bigarren saio Biasterin jokatu da.
Kantau daben bertsolariak:
Maddi Agirre Epelde - Gasteiz
Orlando Arreitunandia Arinas - Mutriku
Irati Anda Villanueva - Gasteiz
Aitor Ugarte Eriz - Aramaio
Sabin Abarrategi Sarrinandia - Aramaio
Marta De Pedis - Italia
Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Maddi Agirre izan da puntu gehien lortu dituan bertsolaria, beraz zuzenean sailkatu da 2024an hasiko dan Txapelketara. Gainontzeko 13ak puntuazinoaren hurrenkeran sailkatuko dira. Puntuazioak ondorengoak izan ziran:
- Maddi Agirre: 188 puntu
- Aitor Ugarte: 185 puntu
- Orlando Arreitunandia: 179 puntu
- Sabin Abarrategi: 169.5 puntu
- Irati Anda: 163 puntu
- Marta De Pedisi 117.5 puntu
Oier Azkarraga izan da Biasterin aurkezlea. Kanporaketetako, epaimahaian, barriz, ondokoak izan dira: Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe.
Hurrengo saioa urriaren 28an jokatuko da Legutioko Kultur Etxean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!