Unai Mendiburu nagusi Erandioko kanporaketan

Bizkaie! 2023-10-23 07:50   Bertsolaritzea

Saioa irabazi eta finalaurrekoetara sailkatu da algortarra.

Unai Mendiburu Valor | Ikusi handiago | Argazki originala

Erandioko Merkatu Zaharrean jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa eta hor izan dira kantari:

Ander Sarriugarte Garcia

Garazi Navarro Ugarteburu

Igor Galarza Intxausti

Imanol Uria Albizuri

Paule Ixiar Loizaga Legarra

Unai Mendiburu Valor

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Unai Mendiburu Valor izan da puntu gehien batu dituana: 472,5 puntu. Beraz, Santurtziko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, zemendiaren 18an jokatuko dana. Gainontzeko bertsolariek, puntuazinoaren arabera izango dabe hurrengo fasean kantetako aukerea. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:

Unai Mendiburu Valor ------------- 472,5

Imanol Uria Albizuri ---------------448.5

Paule Ixiar Loizaga Legarra------- 442.5

Igor Galarza Intxausti ------------ 430.5

Ander Sarriugarte Garcia --------- 419.5

Garazi Navarro Ugarteburu ------- 411.5

Idoia Anzorandia Kareaga izan da gai-jartzaile. Epaile honako honeek ibili dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari, barriz, Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Kontuak kontu, hurrengo final laurena urriaren 29an izango da Igorreko Lasarte Aretoan, arratsaldeko 17:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu