Desio Artspace artegune barria edegiko dabe Bilbon

Bizkaie! 2023-10-20 13:15   Kulturea

Uriko arte eta sormen mobimenduari bultzadea emoteko asmoz.

Desio Artspace espazio barria Bilbora etorri da uriko arte eta sormen mobimenduari bultzadea emoteko asmoz. Esperientzia artistikoei lekua emoteko jaio da artegune barria. Bisitariek aukera parebakoa izango dabe sormen prozesua hurretik ezagutzeko, izan be, Colin Hoisington-ek, EHUko irakasle eta artisteak, bere arte estudioa bertan finkatu dau. Horrezaz gan, arte-erakusketak, ikastaro-trinkoak eta irakasle konbidauak izango dira.

Gaur, hilak 20, Desio Artspace-ren ibilbideari hasierea emoteko, Hawre Khalid, Kirkuk-en jaiotako Irakeko argazkilari kurduaren argazki erakusketea izango da ikusgai.

Hawre Khalid Iraken eta Sirian martxan dagozan gatazken alderdi guztiak irudikatu ditu bere argazki kamereagaz: Frontetik hasi eta baruko desplazatuen bizi-baldintzetaraino, baita Kirku-k bere jaioterriko uri gorabeheratsuaren eguneroko bizitzea be.

Kontuak kontu, erakusketea Desio Artspace-n ikusgai izango da, urriaren 20tik aurrera, arratsaldeko 19:00retan hasita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu