74 udalek osotzen dabe Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako Lurralde Sarea
2023-10-20 12:31 KultureaGizarte hau prest dago urrats gehiago emoteko.
Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sareko Batzarrak lan-ildoak aurkeztu ditu eta kontseilua eta lehendakariordea barritzea onartu dau 2024rako. Bileran parte hartu dabe Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek, Bardintasuneko foru-zuzendari Patricia Campelok eta sareari atxikitako udalerrietako alkateek, zinegotziek eta bardintasunaren arloko teknikariek.
Emakumeen eta gizonen bardintasunaren arloko hausnarketarako, alkarrizketarako eta koordinazinorako espazio amankomun horrek, jatorria 4/2018 Foru Arauan dauenak, bere batzarraren bilerea egin dau, 2023 ekitaldiari jagokona, toki-mailan bardintasun-politikak azpimarratu eta sendotzeko eta Bizkaiko erakundeetako bardintasun-atalen eginkizuna indartzeko asmoz.
Elixabete Etxanobe Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusiak ondoetorria egin ondoren, oraintsu sarera batutako udaletako ordezkariak berbaldiaren erdigunean jarri eta nabarmendu dau bardintasunerako politika eraginkorrak sustatzen jarraitzeak dauen garrantzia, baita foru-erakundeak sustapen-neurriak ezartzeko dauen ardura eta konpromisoa be, udalek eta gainerako toki-erakundeek bitarteko materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak izan deiezan, emakumeen eta gizonen bardintasuna lortzeko diseinautako programak eta jarduerak jorratzeko.
Etxanobe baikor agertu da, gizarte hau prest dagoalako urrats gehiago emoteko eta pausu horreek behin betikoak izatea espero dauelako. Etxanobek adierazo dauen bezela, espero dot gero eta hurrago egotea genero-rolen, soldata-arrakalearen eta emakumeen kontrako indarkeriaren amaierea; azken finean, benetako bardintasunetik hurrago egotea. Eta gaineratu dau benetako bardintasuna hurrago egon arren, bide horretan oraindinok lanean jarraitu behar da. Nire ustez holako foroak oraindino beharrezkoak dira, administrazinoek oso zeregin garrantzitsua beteten dabelako.
Etxanoberen ustez, Lurralde Sareko erakunde eta personek helburu bera dabe: Gizarte hobea egitea, persona guztiok hobeto bizi gaitezan. Esangura horretan, gaineratu dau gure herriak, gure uriek eta Bizkai osoa hobeak izateko, gizartea osotzen dogun emakume eta gizonek erabat bardinak izan behar dogula eskubide, erantzukizun eta aukerei jagokenez, askatasunez.
Patricia Campelo Bardintasunerako foru-zuzendariak amaierea emon deutso jardunaldiari, eta ondokoa gogoratu dau: Dagoeneko 5 urte igaro dira Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako Foru Araua onartu ebanetik, testu adostu bat, jarrera sendoa Aldundiak politika publikoan bardintasuna apliketako tresnak izan eiazan; bardintasunak aurrean dituan erronkei erantzuten doan foru-arau bat, lurralde-sare honen sorrereagaz apustua lurraldeko erakunde-konpromiso bilakatu baitzeban, nahitaez lankidetzan oinarritua eta politika publikoei lotutako tokiko begiradea izango eban.
Campeloren ustez, oraindino bide luzea dago benetako bardintasunerako, ez dago politika publiko onik genero-ikuspegiagaz egiten ez bada eta begiradeak zeharkakoa izan behar dau edo, bestela, huts egingo dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!