'Euskaraldia eraginkorra izan da'

Bizkaie! 2023-10-19 13:53   Euskerea berbagai

Goiatz Urkijo: ariketea gizartean normalizau, finkatu eta egonkortu dala sentiduten genduan eta holan baieztatu deusku ikerketeak.

Bilboko Euskaldunan batu dira Euskaraldiko koordinazino mahaiko kideak 2022ko ariketearen inguruko ikerketako datuak aurkezteko: Euskaraldian parte-hartzaileen bi herenek hizkuntza ohitura batzuk aldatu ditue.

2022ko zemendiaren 18tik abenduaren 2ra egin zan azken Euskaraldia, ariketearen hirugarren edizinoa. Eta ikerketa hori azaldu eta ondorioak aurkezteko batu dira Bilbon Euskaraldiko koordinazino mahaiko kideak, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordea, Javier Arakama Euskarabidea, Euskerean Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea, Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzailea eta Euskaltzaleen Topaguneko kidea eta azterketearen eragileak diran Siadeco ikerketa kooperatibako Jon Arrugaeta eta Unai Oiartzun teknikariak.

Eusko Jaurlaritzearen, Nafarroako Gobernuaren eta Euskerearen Erakunde Publikoaren enkarguz, Siadecok, norbanakoetan zein, ariguneen bitartez, erakundeetan Euskaraldiak izandako eragina aztertu dau. Euskaraldiaren atontzaileek nabarmendu dabe lehen edizinotik izan dala garrantzitsua Euskaraldiaren eragina neurtzea, bai urte jakinari jagokona, baita hasieratik hona gizartean egin dauen ekarpena be, Euskaraldiak, ariketa sozial barritzailea izanik, gizartean eragitea baitau helburu.

Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzailearen esanetan, ariketea gizartean normalizau, finkatu eta egonkortu dala sentiduten genduan eta holan baieztatu deusku ikerketeak, izan be, Euskaraldia ezaguna da gizartean, rolak hizkuntza jokaerakaz lotzen dira (% 60,2k lotzen ditu rola eta jokaerea; halan da be, badira, oraindino, gaitasunagaz lotzen dabenak) eta ariguneen funtzionamendua ondo ulertu da, orohar. Horrek dakar parte-hartzaileakan Euskaraldiak dauen eragina indartzeaa urtetik urtera: 2022an ariketan parte hartu ebenen bi herenek, intensidade ezbardinetan bada be, hizkuntza ohiturak aldatu ditue eta hori azpimarratzeko datua da Euskaraldiko koordinazino mahaiko kideen eretxiz'.

Siadeco erakundeko Jon Arrugaetak eta Unai Oiartzunek ikerketearen inguruko hainbat datu agertu ditue prentsaurrean. Metodologiari jagokonez argitu dabe aurreko ikerketak bezela, 2022ko honek be zati bi dituala: Euskaraldian izena emondako norbanakoen eta erakundeen uniberso osoari buruzko datuak aztertu dira, izen-emotearen datu kuantitatiboak ezagutzeko; bigarrenean, lagin bidezko inkestetatik eta informazino kualitatiboa jasoteko teknikak erabiliz jaso da informazinoa, Euskaraldiaren eraginaren azterketa sakonagoa egiteko.

Euskaraldian izena emon eben norbanakoei erreparauta, 2022ko ariketan 158.440 lagunek emon eben berariaz izena eta horretatik % 77,6k ahobizi rola hautatu eben eta % 22,4k, barriz, belarriprest rola. Aurreko edizinoen aurrean % 11,1eko jatsierea nabarmentzen da. Gazteen izen-emoteak egin dau behera eta gizonezkoen izen-emoteak be behera egin dau. Edadearen arabera eta uniberso potentziala kontuan hartuta, 35 eta 64 urte bitartekoen artean izan dau arrakasta gehien 2022ko Euskaraldiak, % 34,4 dira edade tarte horretakoak. Lurraldeari jagokonez, Gipuzkoan izan dau hedadura gehien.

2022ko Euskaraldiko parte-hartzaile gehienek (% 81,9) aurreko edizinoko rol bera hautatu dabe. Rola aldatu dabenen artean, ahobizi roletik belarriprest rolera egin dabe gehienak, izena emon dabenen (% 6).

Erakundeei erreparauta, 8.610 izan dira, Euskal Herri osoan, 2022ko edizinoan izena emon daben alkarte, lantegi eta bestelako erakundeak. Horrek esan nahi du, 2020arekin alderatuta, entitateen izen-emateak %3,6 egin duela gora (301 entitate gehiago). Euskaldunenak diren gune soziolinguistikoetan, proportzionalki handiagoa da entitateen Euskaraldiko izen-ematea; 10 entitatetik 5 baino gehiago (% 56,8) hirugarren edo laugarren gune soziolinguistikoan kokatzen diren udalerrietakoak dira.

Euskaraldiak erakunde horreetan izan dauen eraginari jagokanez, harrtu-emon mueta guztietan (ariguneetako kideen arteko loturetan, bezero/herritar/bazkidekaz hartu-emonetan, hornitzaileakaz…), Euskaraldiaren hamabostaldiko erabilera-datuak altuagoak dira, Euskaraldiaren aurreko egoereagaz alderatuta. Hartu-emonak euskeraz edo euskeraz gehiago diran entidadeen ehunekoa 6 eta 13 puntu bitartean egin dau gora da. Euskaraldiaren ondoren be datuak ariketearen aurretik baino altuagoak dira (4 eta 7 puntu bitarteko igoerakaz).

Euskaraldia eraginkorra da

Miren Dobaran sailburuordeak azaldu dauenez, Euskaraldia eraginkorra da eta holan erakusten dabe datuek. Euskaraldia, beraz, tresna egokia da euskerearen erabilerea sustatzeko.

Ariketearen eraginaren erakusle argia da alkarrizketa elebidunak izateko orduan parte-hartzaileek egin daben aurrerapausoa: % 44,7tik % 76,5era joan da hizkuntza bietan emoten diran alkarrizketetan euskereari eusten deutsenen portzentajea. Beste aldera, ikerketan parte hartu dabenentzat gatxena izan da orain arte gaztelaniaz ziran alkarrizketak euskeraz edo ele bitan izatea. Azken honetan, baina, errazagoa egin jake jokabide hori hartzea Euskaraldiaren ondoren.

Javier Arakama Euskarabidea, Euskerearen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak ondokoa zehaztu dau: Ekimen masibo honen garrantzia aurretik aitatutako datuek izen-emotean jatsierea erakusten badabe be, edizino guztietan 150.000 izen emotetik gora egon dira eta hori asko da. Arakamak esan dauenez, 2022 honetan ariketeak aurreko edizinoetan baino inpaktu txikiagoa izan dauela uste dabe norbanako zein entitateetako solaskideek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu