Antonio Álvarez Solís kazetari eta idazleak jaso dau Ohorezko Saria
2023-10-19 13:01 KultureaSilvia Intxaurrondo eta Martxelo Otamendi sarituen arten dagoz.
Epaimahaikoak
Hamabigarren edizino honetan, Martxelo Otamendik Ibilbide Profesionala saria jasoko dau, Egunkaria eta Berria egunkarietako zuzendari ohia eta prentsa idatziaren zuzendarien dekanoa izan ondoren.
Radio Bilbao-Cadena Ser irratiak 90. urteurrenean Pertsonaia edo Erakunde Soziala saria jaso dau eta EITB-ren Primeran Plataformeak Kazetaritza Digitala kategorian. Marivi Ibarrola argazkilariak, Fotokazetaritza sariduna izango da, eta Iñaki Petxarroman Kazetariak Ingurumen Kazetaritza saria irabazi dau.
Silvia Intxaurrondo, Euskal Kazetariak kategorian; Jordi Évole, Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria kategorian; Martxelo Otamendi, Ibilbide Profesionala autortzeko; Primeran (EITBren euskerazko edukien ikus-entzunezko plataformea), Kazetaritza Digitala kategorian; Iñaki Petxarroman, Ingurumen Kazetaritza atalean; Marivi Ibarrola, Fotoperiodismo atalean; eta Cadena SER-Radio Bilbao, 90. urteurrenean, Pertsonaia edo Erakunde Soziala kategorian, Euskal Kazetarien Elkarteak eta
Elkargoak, Euskal Herriko komunikabideek eta unibersidadeek osotutako epaimahai batek aukeratu ditu.
Euskal Kazetariak Saria
Silvia Intxaurrondok, kazetari bizkaitarra, aurten kategoria honetako saria irabazi dau eta helburua da Euskal Herriko informazinoaren profesional bat saritzea, haren lanaren proiekzinoagaitik, bai Euskadin, bai nazinoartean, gure lanbiderako eredu izan daiten.
Kazetaritzan lizentziau zan Nafarroako Unibersidadean eta Arabiar Filologian Madrilgo Unibersidade Autonomoan. Arabiar eta Islamiar Ikasketa Garaikideetan Masterra egin eban eta bere ibilbide profesionala Cadena SER kateko Hoy por hoy saioan hasi zan, Iñaki Gabilondok aurkeztuta. CNN+, Noticias Cuatro eta ETB2-ko albistegietan lan egin dau. Ia lau urtez Telenoticiasen buru izan ondoren, Telemadrideko asteburuko albistegiak, 2021ean, TVE-k fitxau eban La hora de La 1 saioa aurkezteko.
Kontuak kontu, 2007an Manu Leguinechek irabazi eban saria; 2009an Sarita Estevezek; 2011n Iñaki Gabilondok; 2015ean Mikel Ayestaranek; 2016an Jon Sistiagak; 2017an Ane Irazabalek; 2018an César Cocak; 2019an Olatz Arrietak; 2020an Zigor Aldamak; 2021ean Begoña del Tesok eta igaz Luis Rodriguez Aizpeolea kazetariak jaso eben
saria.
Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria
Jordi Evolek irabazi dau, No me llame Ternera bere azken lanak sortutako polemikearen ondoren. Josu Urrutikoetxea ETA-ko kide ohiagaz egindako alkarrizketa sakon bat da, aurten Zinemaldian aurkeztua.
Elena Tregúbova, Terry Gould, kazetari mexikarren kolektiboa eta kazetari turkiarrak; Gervasio Sánchez; Carmen Sarmiento; Mugarik Gabeko Erreportariak; Rosa María Calaf, David Beriain eta Roberto Fraile hildakoak; eta Pablo González kazetaria, Polonian preso jarraitzen dauena, dira sari hau jaso dabenetako batzuk.
Ibilbide Profesionala Saria
Martxelo Otamendik, Euskaldunon Egunkariako zuzendari izandakoak eta, aurten arte, Berriako zuzendariak, jasoko dau saria. Aurretik, María Jesús Gandariasbeitia, María Josefa Marzo, Mariano Ferrer eta Iñaki Iriarteri (ex aequo), Joxe Mari Iriondori, Elixabete Garmendiari, Mirentxu Purroyri edo Florencio Torrelledori emon jaken sari hori.
Personaia/Giza Instituzinoari Saria Kategoria honetan, Cadena SER-Radio Bilbao saritua izan da, 90 urte bete ditualako.
2015ean aurkeztutako sariaren helburua komunikabideetan eragin handia izan dauen personaia edo gizarte-erakunde bat saritzea da, altruismoagaitik eta gizarte lanagaitik.
Lehen edizinoko saritua Naiara Garcia de Andoin izan zan, STOP Sanfilippokoa; bigarrenean (2016) Hodei Bila plataformeak saria irabazi eban. Hirugarrenean (2017), saria Euskal Herriko Bertsolari Txapelketeak jaso eban eta laugarrenean (2018) Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza saritu zituen. Bosgarren edizinoan (2019) Bizkaiko Elikagaien Bankuak irabazi eban eta seigarrena (2020) euskal osasun taldearentzat izan zan. Zazpigarren edizinoan (2021) UPV/EHU-ko Komunikazio Fakultadea saritu zan eta igaz EITB bere 40. urteurrenean.
Kazetaritza Digitala Saria
Kategoria honetan Primeran izan da saritua, EITB-k sortutako euskerazko ikus-entzunezko edukien lehen plataformea.
Lehen edizinoa 2015ean izan zan eta Begoña Beristain, Onda Vascako kazetaria izan zan saritua, Veterana B blogagaitik. Bigarren edizinoan (2016) Iker Merodio izan zan irabazlea. Hirugarrenean (2017), Mikel Iturralde saritu eben Treneando blogagaitik; laugarrenean (2018), Doce Miradas izan zan saria; bosgarrenean (2019), Pikara Magazine; seigarrenean (2020), Mikel López Iturriaga eta El Comidista blogagaitik. Zazpigarren edizinoan (2021), Julio Flor izan zan irabazlea, Arabako Errioxa Blogeko zuzendaria eta igaz (2022) Maider Galardik Berria Feminismoa podcastagaitik irabazi eban.
Juantxu Rodríguez Fotokazetaritza Saria
Marivi Ibarrola, errioxako argazkilaria eta 80-ko hamarkadako Movida madrileña-ko argazkia atara ebana, izango da aurten sari hau jasoko dauena. Rock taldeen eta artista ezagunen argazkiak garai haretako hedabide askotan argitaratu ziran, eta Yo disparé en los 80 lanera dagoz batuta.
Ingurumen Kazetaritza Saria
Aurten, Iñaki Petxarroman kazetariak saria jasoko dau. 2019an aurkeztu zan lehen aldiz eta helburua ingurumen informazinoan espezializautako profesionalak saritzea da.
Kategoria honetako lehen saritua Julen Rekondo izan zan.
Ohorezko Saria
Personaia baten ondarea eta ibilbide profesionala autortzeko sortua Álvarez Solís kazetari eta idazleak irabazi dau. Álvarez Solís handiari balioa emon gura izan deutse, urteetan egin dauen lana autortu, euskal komunikabide publiko eta pribatu garrantzitsuetan lan egin baitzeban.
Salbuespen gisa, epaimahaiak Yolanda Alicia kazetaria, Tele 7-ren sortzaile eta zuzendaria, saritzea be erabagi dabe, tokiko informazinoan oinarritutako hurreko kazetaritzan jarduteagaitik.
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, BBK Fundazinoaren, Euskaltelen, IHOBE-ren eta Bilboko Udalaren babesari esker, 2023ko Euskal Kazetaritza Sariak emon ditue.
2023ko Euskal Kazetaritza Sariak emoteko ekitaldia zemendiaren 8an izango da, 19:00retan, Bilboko Kale Nagusiko BBK Aretoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!