Bilboko Liburu Zahar eta Okasinokoaren 45. azokea, hasierea emoteko prest
2023-10-19 13:09 KultureaHamazpi egunez Bilboko Arenalean goizez 11:00-14:00 eta arratsaldez 17:00-21:00 izango da.
Bilboko Arenalean emongo deutso hasierea bihar, hilak 20, zemendiaren 5era bitartean. Euskal Autonomia Erkidegoko zein Estaduko lurraldetatik etorritako liburu-saltzaileek 46 saltoki jarriko ditue.
Euskadiko Liburu Ganbareak atondutako azokeak, Bilboko Udalaren, Foru Aldundiaren eta Jaurlaritzako Kultura sailaren laguntzea dau. Liburuen eta irakulezaletasunaren garrantzia nabarmentzeaz gan, liburu bitxiak eta prezio onean erosteko aukerea eskaintzen dabe.
Irakurketeari jagokonez, Editoreen Gremioen Federazinoaren azterlanaren datuen arabera, irakurketeari eskainitako denporeak gora egiten jarraitzen dau. Aurreko urtean, Liburuaren Barne Merkataritzearen datuen arabera, 83.091 titulu argitaratu ziran Estaduan eta horreetatik 1.883 euskerazkoak dira.
Azken buruan, azpimarratzekoa da Liburu-dendak liburuen salmenta-kanal nagusi izaten jarraitzen dabela.
Kontuak kontu, 17 egunez Bilboko Arenalean goizez 11:00-14:00 eta arratsaldez 17:00-21:00 izango da zabalik liburu azokea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!