Picassoren azken garaiko margolanak, Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai

Bizkaie! 2023-10-19 08:18   Kulturea

Obra Gonbidatua programearen beste edizino bat aurkeztu dabe.

Miguel Zugaza (Museoko zuzendaria), María Beguiristain (Santander), Beatriz Herráez (Artium) eta Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritza). | Ikusi handiago | Argazki originala

Picasso margolariaren heriotzearen 50. urteurrena ospatzen dan urtean, Santander Fundazinoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak Obra Gonbidatua programearen barruan, Picassok azken etapan egindako lan bi sartu ditue. Artearen historiagile askoren ustez, aurreretxi barik eta erabateko askatasunaz egindako lanak dira.

Ekimen horretan bat egin dau, Artium-Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak (Gasteiz), Mousquetaire à la pipe (1968) lanagaz, izan be, Euskadiko bilduma publikoetan dagoan Picassoren margolan bakarra da. Horrezaz gan, lan horren alboan egongo da Banco Santander bildumako Gizon baten bustoa III (1967) obrea.  

Mousquetaire à la pipe lanean (1968), busto formatu intimistearen ordez, soldaduaren gorputz osoko irudia hautatu eban Picassok, izan be, protagonistea pipea erreten dago, kea dario eta jesarrita dago, hankak gurutzatuz. Gizon baten bustoa III margolana, barriz, egun bakarrean eta zuzenketa barik egin eban.

Erakusketea, urriaren 18tik 2024ko martiaren 10era egongo da ikusgai. Sarrerak eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu