Ahozko euskerearen gakoak aztergai
2023-10-19 07:45 Euskerea berbagaiMintzolaren eskutik, 2022an eta 2023an saritutako gradu eta master amaierako 7 lan eta ikerketa lan monografiko bat aurkeztu ditue.
Donostian, Akademiaren Luis Villasante Euskerearen Ikergunean, beste erakunde batzuekaz alkarlanean ondutako beste hiru ikerketa be aurkeztu dira.
Mintegiaren helburua hasieratik azpimarratu nahi izan dabe Jon Sarasua eta Eñaut Agirre Mintzolako zuzendariek: Ahozko jardunaren eta, batez be, eguneroko ahozko hizkerearen inguruko ikerketon ondorioak aurkeztea.
Hona hemen goizez aurkeztutako ikerlanen zerrendea: Pulunpa (e)ta Xin! Erdal jatorria daben ikasleentzako harrera eta murgiltze-plana (Odei Guirado); Adierazkortasuna lantzeko proposamen didaktikoa, imitazino olgetak (Iñigo Otaegi); Kode-alternantziaren erabilerea eta jarrerea euskaldunakan (Mikel Pérez); Hizkuntza nahasmenduaren aztarna bila euskeraz (Ainhoa Leyaristi); Iruñerriko gazteen hizkerea (Audrey Serrano); Beasaingo gazte-hizkerea aztergai: Testuinguruaren eragina kode-alternantzian (Maddi Aiestaran); Ergatiboaren erabilerea euskera-gaztelania kode-alternantzian (Endika Uriarte); Aldude-Urepeleko mintzoa (Oier Urreizti); Edadearen araberako bariazino lexikoa Imozko hizkeran (Alazne Fernandez de Muniain).
Arratsaldean, ostera, beste erakunde batzuekaz alkarlanean bideratutako ikerlanak aurkeztu ditue: ARIKALA lagunarteko euskerea sustatzeko eta esku-hartzeen eragina neurtzeko ekintza-ikerketearen lehen emoitzak aurkeztu ditue Idurre Alonsok, Odei Guiradok eta Aritz Bereziartuak. Ondoren, hitanoaren diagnostikoa eta beronen erabilerea sustatzeko bide eta formulak aztertu ditue Garbiñe Bereziartuak eta Beñat Muguruzak.
Azkenik, gaztelania eta frantsesaren arteko desorekea euskal gazteen eguneroko hizkerako adierazkortasunean ikertu dabe Miren Artetxek eta Garbiñe Bereziartuak eta ikerketa horren emoitzea erakutsi dabe.
Mintzolaren lan-eremua euskerazko ahozko jarduna da, euskerazko eguneroko hizkerea eta eremu horretan, ikerketan, ezagutzearen transferentzian eta sustapenean dabil. Mintzola egitasmoari buruzko informazinoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!