Sormenek udagoieneko programazinoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2023-10-18 13:08   Kulturea

Urriaren 31tik zemendiaren 5era izango da.

Sormene proiektuak lau lan-ildo ditu, sormena, plazak, komunikazinoa eta transmisinoa, aurreko edizino bietan transimisinoaren arloan sakonduz. Aurtengo udagoienean, barriz, udabarrian landutako eduki eta helburuetan sakondu nahi dabe, halanda ze, aniztasunean, sorkuntzan, euskeran eta transmisinoan.  

Beraz, udagoieneko programazinoa gogotsu dator aurton be, esaterako, aurreko astegoienean Musika Bizian egin eben Galdakaon, hizkuntzea eta eta kulturea gitxituen nazinoarteko topaketea. Horrezaz gan, zemendiaren 4an euskerearen kontrako manifestazinora eta zemendiaren 30eko Greba femenistara joateko deialdia egin dabe.

Prentsaurrekoan izan dira Ana Legarreta, Sormeneko ordezkaria; Edurne Espilla, Galdakaoko Udaleko ordezkaria; Itsaso Elizagoien, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteko lehendakaria; Desire Sanchez, Romualda Zuloagaren ilobea; eta Maixa Lizarribar musikaria.

Sormeneko arduradunaren esanetan, Sormenen jardunean, jagoteak bizirautea esan gura dau. Jagon euskerea bizi daiten. Jagon euskerazko kulturgintzea bizi daiten. Jagon geure sortzaileak eta euren lana euskerazko kulturgintzea eta euskerea bizi daitezan. Gure jardunean euskerazko kulturgintzearen historia eta oraina transmitidutea jagotea da. Gure jardunean euskeraz sortzeko pasinoa transmitidutea jagotea da.

Horrezaz gan, urriaren 30etik zemendiaren 5era bitartean, sortzaile ugari izango dira Galdakaon, besteak beste, Garazi Navas, Lide Hernando, Maria Rivero, Aintzane Camara, Metrokoadroka Sormen Laborategia, Maixa Lizarribar, Nerea Ibarzabal, Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita, Irantzu Idoate, Oihane Perea, Maite Berriozabal, Ibil Bedi, Trakamatraka, Libe Goitia, Ane Legarreta, Haizea Huegun, Izaskun Simon, Begoña Rodriguez, Natalia Sanchez, Maider Legarreta, Elene Uribarri eta Garazi Arrese.



Programazinoa

- Urriak 30:

  •  19:00: Emakume musikariei buruzko berbaldia: Genealogia berri bat. Torrezabalen. Hizlariak: Garazi Navas, Maria Rivero, Lide Hernando eta Aintzane Camara. Dinamizatzailea: Ihintza Orbegozo.

- Urriak 31:

- Zemendiak 2:

  • 19:00: Antzerkia. Zeozertan dabil baina oin ez dakit zertan Metrokoadroak Sormen Laboretegiko kideen eskutik. Torrezabalen.

- Zemendiak 3:

  • Goizean: Ikastetxeekaz tailerra: Musikea. Pandero tailerra Maixa Lizarribar trikitilari eta panderojoleagaz. Iturriondoko karpean.
  • 19:00: Bertso Saioa. Nerea Ibarzabal, Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita, Irantzu Idoate eta Oihane Perea. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Iturriondoko karpean.
  • 22:00: Kantaldia. Ibil Bedi taldea. Goldea disko barria aurkeztuko dabe. Iturriondoko karpean.

- Zemendiak 4:

  • Ez da ekitaldirik atonduko, ahalik eta herritar gehiago joan deien manifestazinora.

- Zemendiak 5:

  • 12:00: Trakamatraka. Perkusino intrumentuak sortu eta jotzeko tailerra gazte eta gurasoentzat. Iturriondoko karpean.
  • 19:00: Libe Goitiaren Fas Fatum liburuko poemetan oinarritutako kontzertua. Torrezabalen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu