Balmasedako 51. Nazinoarteko Putxera Lehiaketea urriaren 23an, San Severino Plazan
2023-10-17 12:53 Jan edanakBatutako diru guztia SOS Ukrania Euskadi alkartera bideratuko da.
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Dani García eta Xabier Zabaleta Ohorezko Kofrade izentauko ditue Putxera-Olla Ferroviaria Kofradiak, lehiaketa gastronomikoa atontzen dauen alkarteak, hain zuzen be. Batutako diru guztia SOS Ukrania Euskadi alkartera bideratuko da.
Datorren astelehenean, urriak 23, Balmasedako Putxeren Nazinoarteko 51. lehiaketan 200 putxera izango dira lehian. Beste bostehun bat, Bizkaiko udalerriko bizilagunek eta babarrunak kozinetako ontzi berezi honen zale sutsuenak, Euskal Herriko Unibersidadeak, Dani Garciak eta Xabier Zabaletak Ohorezko Kofradiatzat hartuko daben jaiegunari usaina eta gustoa emongo deutse. Putxerako Kofradiak atontzen dau Espainian egiten diran ia 300 antzekoen artean lehiaketa gastronomikorik zaharrena.
Edizino hau Julian Iantzi aurkezle nafarrak aurkeztuko dau eta gaur egun Putxerako kofradia osotzen daben ia 250 kofradiakideen laguntzea izango dau.
Atontzaileek Euskal Herriko Unibersidadearen hezkuntza, kultura, gizarte eta dibulgazino-lana nabarmendu nahi izan dabe, izan be, gastronomiaren arloan proiektu amankomunak egitea espero dabe.
Horrezaz gan, sukaldaritzan oinarrizkoak diran persona bi nabarmenduko ditu: Dani Garcia eta Xabier Zabaleta. Dani Garcia Bizkaiko gastronomiaren eredu da; Zortziko jatetxeak Michelin izar bat eta Repsol eguzki bi ditu 1991tik. Bizkaiko sukaldari guztientzat erreferentzia, egindako lanagaitik eta ibilbideagaitik, Balmasedako Putxeren nazinoarteko lehiaketearen hainbat edizinotan parte hartu dau epaimahai.
Xabier Zabaleta, Donostiako Aratz jatetxeko sukaldaria, euskal gastronomiaren pieza garrantzitsuenetako bat da. Sukaldaritza tradizionalaren, produktuaren eta sustraiaren alde, putxerearen kofradiarako erreferente bihurtu da Jakitea alkarte gastronomikoagaz. Epaimahaiaren lana funtzionalagoa eta zehatzagoa izango da eta SOS Ukrania Euskadi alkartearentzat izango da oso-osorik. Erakunde honek Ukrainako gizarte zibilaren alde lan egiten dau.
Epaimahaia, aurrekoetan bezela, gastronomiako profesionalek osotuko dabe, hezkuntza, komunikazinoa eta sukaldaritzea lako arloak jorratzen dituenak eta putxerak zehatz-mehatz ebaluauko ditue.
Honako sukaldari honeek epaituko ditue lehiaketara aurkeztutako putxerak: Dani Garcia (Michelin izar 1 eta Repsol eguzki bi Zortziko jatetxean, Bilbo), Xabier Zabaleta (Aratz jatetxea, Donostia), Nerea Cuenco (Sumiller Restaurante Sikera, Barkaldo), Alex Duke (Echebaster konpainia), Marian Tubet (Trueba jatetxea, Bilbo), Jon Lodeiro (Sikera jatetxea, Barakaldo), Igor Cubillo (Guía Repsol, 7 Caníbales, Gastronosfera...), Diego Valdievielso (BISUBI), Javier Izarra (Repsol Eguzki bat Restaurante Tamarises Izarra, Getxo), Mikel Bengoa (Herriko taberna Mikel Bengoa jatetxea, Meñaka) eta Jose Mari Agirre (La Roca jatetxea, Bilbo).
Balmasedako Udalak mahaiak dituan karpa bat jarriko dau parte-hartzaileek egindako putxera tradizionalak probau ahal izateko.
Botoa emoteko sistemea
- Epaimahaiaren zuzendaria: Cofradía de la Putxera - Olla Ferroviaria.
- Koordinatzaile burua: José Ma Aguirre (La Roca jatetxea, Bilbo).
Lehenik eta behin, epaimahaiko kide bik balorazino bisuala egingo dabe karkasarik bako putxeran. Aurkezpenak 0 eta 5 puntu artean izango ditu (danetara: 10 puntu).
Bigarrenik, egosteko puntuaren eta gustoaren balorazinoa itsu-itsuan egingo dabe epaimahaiko lau kidek, portzelana zurizko platerean. Ezaugarri bi horreek 0tik 10 puntura bitartean puntuauko dira (danetara, 80 puntu).
Hirugarrenik, gonbidatu bereziak probauko dau (danetara 30 puntu). Putxera onenak probauko ditue epaimahaikide batek eta Ohorezko kofradiakide bik eta 0tik 10era puntuauko ditue, sukaldaritzako alderdi guztiak kontuan hartuta (presentzia, egosketa puntua eta zaporea edo gustoa).
Sariak
51. edizio honetan, zenbateko ekonomikoa handitu egin da sarien atalean, % 40 hain zuzen be eta tokiko 10 sari sartu dira, orain arte emoten ziran hiru sarien ordez, Balmasedan erroldautako personentzat. Diru gehien dakarren saria 1.700 €-koa da, gehi produktu, bidaia eta bestelakoei jagokezan aparteko sariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!